EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/09/26

Negu-aitzin "ofizial"-ean dagoeneko

Joandako larunbatean hasi zuen udazkena ofiziala zela-eta hona hemen Benito Lertxundiren "udazken koloretan" deritzon kanta zoragarria:


Powered by Castpost

UDAZKEN KOLORETAN
Udazken koloretan,
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik,
dena lokarturik.

Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzean,
zuhaitz guztiaren
bizkortasunez hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.

Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?...
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.
irria zirudik.

Gatibu naukan denborak,
bere baitan egositako
ametsetaz isekaz
bailegoan.

Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit eta higan nauk,
hain soil hire heriotzean,
hain xume, adiorik gabeko
partitzean.

6 Comments:

  • At 12:15, Anonymous Anonimoa said…

    Agur Kepa,
    zure blog honetan oparitzen diguzun bertsio hau zoragarria da, bai! Baina entzun al duzu Euskadiko Orkestrarekin egin zuen bertsioa "Ahuen Sinfonikoa" deritzon diskoan? Ene ustez, hoberena, lehiatilatik ikusten ohi ditugun zuhaitz eta kolorezko ñabardura horietara guztietara hastapeneko akordeetarik garamatzala iruditzen zait.

     
  • At 12:54, Blogger Kepa Diegez said…

    Bai, zoragarriak dira Benitok egindako bertsio sinfonikoak, baina bestea eskurago nuenez gero... Egia da erraz uztarzen dira musika eta irudia.

     
  • At 11:30, Anonymous Anonimoa said…

    Udazkenari Benito Lertxundik egin dion kantarik ederrena -nire uste harroan- bere gazte denboran burutu zuen: Lizardiren hitzekin atondutako "Oi Lur" hura.

    Baina entzutekotan, jatorrizko lehen bertsioa onena, bere tronpa eta guzti. Berrikitan, orkesta sinfonikoarekin egindako bertsioan Kike Ugartek hobetu ez baina hondatu egin zuen "txunp-txunpa" festibalero batekin.

    Tomax.

     
  • At 13:48, Anonymous Anonimoa said…

    Zuzendu nahiko nuke lehenago idatzitakoa, bapatean idazteagatik ez nuelako ondo adierazi esan nahi nuena, berehala konturatu nintzenez, baina orain izan dut aukera ordenadorean idazteko. Hemendik aurrera, ez dut iritzia ezertaz emanen, ikasi dut. Zehaztu nahiko nuke, zerbaitetarako balio badu: "hoberena"-k ez du esan nahi larrazken-udazkenari egindako kantarik ederrena, ezta Ugarteren bertsioaren hobespena. Oso txarto espresatu nintzen.

    Erretiratzen dut lehen momentuan idatzitakoa. Barkatzeko eskatzen diot Kepa Diegezi, apalki, bere etnomet-en lerro hauek honetarako hartzeagatik. cencinar001@ikasle.ehu.es.

     
  • At 15:03, Blogger Kepa Diegez said…

    "Hemendik aurrera, ez dut iritzia ezertaz emanen, ikasi dut". Aizu, Kristina, iritziak beti iritzi eta zurea besteena bezain errespetagarria da. Segi idazten , faborez!

     
  • At 20:18, Anonymous Anonimoa said…

    Kristina, ez daukazu zertaz erretiraturik ezer eta are gutxiago inori barkamena eskatu beharrik. Eta mesedez, nik egindako komentarioa ez hartu horrela, tontakeria bat besterik ez zen eta. Interneteko foro eta blogek daukaten arazoetako bat da (irratian gertatzen den bezala) ironia eta bromak askotan ez direla hain ondo pasatzen, idazten duenak gauza bat tonu batean idazten duela eta irakurtzen duen beste batek aldiz oso bestelako moduan hartzen.

    Egiozu kaso Kepari, Kristina, eta segi idazten Etnometen. Eta nik esanarekin mindu bazaitut, arren barkatu.

    Tomax.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------