Ekaiztea
Azkenean beroak samin-samin jo ondoren, trumoi denbora nagusitu zaigu. Orain arte gure eskualdean ezer gutxi bota badu ere, bailara batzuetan bota ahalean jardun du etengabe. Bejondeiela! Ekaitzak ekaitz, egurats aldean "hortik zehar" bide dabilen bero sapa hori da kezkagarriena. Konturatu orduko tenperaturek nabarmen egiten dute gora. Zerk sortua? Zer dela-eta? Normala ote da horrelako berotzarra? Gogoan daukat orain dela zenbait urte gurean, Bilboko etxebizitza, berogailua irailaren hirugarren astetik-edo piztu ohi genuela. Egun, hori pentsaezina da. Zer edo zer izetzekotan aire girotua izeki behar genuke, ezta?
Ekaitzen kontura itzulirik, Euskara Batuan ekaitz (egu+gaitz) gailendu bada ere, Euskal Herriko herrietan hainbat bebaz baliatzen dira, batzuk jatorrizkoak, gehienak eta beste batzuk maileguak. Azken horien zerrendatxoa eskainiko dugu segidan:
borraska : N-Urdiain.
elementak: (baita ortzi eta tenpesta ere). Z-Pagola. .
enbat : Bizkaiera / Gipuzkera / L-Bidarte, Hendaia, Senpere. (Azkue). Hiztegia.
enbata: G-Aia, Oiartzun.
galerna : BN-Arruta. G-Deba.
galernazo : G-Pasaia. .
kalerna : L-Azkaine, Hazparne, Hendaia, Itsasu. N-Zugarramurdi
oaje : Z-Larraine, Montori, Santa Grazi. .
oratxe : N-Erronkari. (Azkue). Hiztegia.
tenpesta : Z-Domintxaine-Berroeta. Larraine, Montori, Pagola (baita ortzi eta elementak ere), Santa Grazi.
tenporal : N-Goizueta.
tormenta : B-Sondika.
tromenta : B-Arrieta.
trubonada : B-Lemoiz, Mungia.
trubonade : B-Bakio.
trugonada :B-Arrieta. Trugonadie danien da, da geur gitxiau baya len geixoa dauenien, kandelie bistute san. (Iñaki Gaminde). Arrieta Berbarik Berba.
trumonada: G-Getaria.
tulubia : BN-Donibane Garazi. (Azkue). Hiztegia.
tulubio : N-Baztan, Lesaka / G-Andoain, Tolosa. (Azkue). Hiztegia
Iruzkinak
Ondo legoke argitzea berba batzuen erdal etorkia, nahi balitz, noski.
Kabo Hiria (Cape Town)
goraintziak.
hona esplikazio batzuk:
"elementak", latinetik bide dator.
"enbat", hizkuntza erromanikoetan aski ezaguna. Egun Mediterraneo aldean ere erabiltzen ei da.
"galerna" eta enaparauak bretoieratik ei datoz, "gwalern" bretoieraz, ipar-mendebal haizea da.
"oaje" eta "oraje", seguru antzean fantsesezko "orage"-tik datoz.
"trumonada" eta kidekoak gaztelaniaz eta Pirinioetako hizkeretan "turbonada"
"tulubio" eta, latinezko "diluviu(m)"tik bide datoz.
Beste zeozer nahi izanez gero, badakizu non garen. Ongi izan.
Pentsatu izan nuen "korajea" hitzarekin eduki zezakeela zerikusia ("jenioa" ere hurbil du kontzeptu horrek, beste batzuetan "balorea"ren kide da, "hik daukak koajea" entzuten da "hik dauzkak potroak" esannahiarekin, sarritan ironiaz esanda, "hik daukak azala" adierazteko). Baina "oajea" horrengandik ("orage"arekin alegia) hurbil balego, artzainen batek Iratiko bortutik Aralarrera ekarrita?
Batera izan zein bestera, hau da korajea daukana eguraldiak goiz honetan...
Tomax.
Orai, besterik ez.
Nola estudiatzen dut egunero inglesa kollegioan baliatzen dut errekreoa (ordu erdi) ikusteko apur bat internet.
Adio, asteburu on guziok.