EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/07/04

Kazkabarraldia, Bilbo aldean

Gaur, Bilbo aldean 16.45ean ekaitza hasi eta bat-batean ping-pongen pilotatxoak adinako kazkabar-aleek jo dituzte bazter guztiak. Hura burrunba! Izuikaragarria!! Hogei minutu ezin erauntsiagoak izan dira eta gogoangarriak!! Egundaino ez dugu horrelakorik ikusi. Nik neuk, ez, behintzat. Beherago gure etxetik egindako zenbait argazki lekuko. Ikus dezakezuenez itsasadarraren ondoko errepidea erauntsiaren ondorioz urez gainezka. Estoldak ur emana ezin irentsirik egon direnez, den-dena urez gainezka eta gure garaje gizagaixoa...!!

















2 Comments:

  • At 11:24, Anonymous Anonimoa said…

    Aupa, Kepa: koskorren bat buruan?
    Aspaldian ez dago sosegatzeko eguratsa. Beroz haserretu zenetik, amorrua galdu ezinik dabil. Tenporen biharamun arratsean izan zen lehen trumoi-ostots aldia, eta orduz gero, fanfarroi ibili dira sanPedroren bolatokiko morroiak. Baina, zer pentsa ematen zuena, sanJoan bezpera-gau-goiz-egun, dena segidoko ostotsaldia izan zen, batez ere goizeko joaldikoa. Donostian nintzen, lehengusina baten alaba ezkontzera joana: hura zen jo beharra... han ere atzokoen tankerako puxkatxoak ziren. Baina, badu esaera pasadizo horrek, ez sanjoan egunekoa delako, baina bai ordu ezohiko eta desegokiko ekarria delako: "udan eguerdi aldeko trumoia, hilabeteko sosegu eza" (ez naiz fido nire oroimenarekin, baina erranairuaren eduki eta mamia badakit horren tenorekoa dena). SanJoanak 24an zirelarik, porzierto aurreko ostots-sortaren 'bederatziurrenean' betebetean, oraindik sosegu bila, bake kutiziatan eutsi behar ote digu gure egurats ernega eta jipoituak?
    Beste kontu batera itzuliz, esan behar dut, SanPedroko gaztain-lore kontuan tronpaturik ibili nintzela aurrekoan: Oker nenbilen gaztain-kontuak sanpedrotarako goiztxo ziren kontuarekin. Santa Madelanatako akordua neureganaturik nuen, eta sanpedrotakoa ahantzirik. Baina, Naturaren Mintzoa errepasatzean, begira zerekin egin dudan topo: “Gaztaina loreak ere ardura pizten zion laborari maratzari: “San Pedrotan gerba zuria behar”. Gerba luze zurixka artile irudikoa, kuanto, gero gaztainarik helduko bazen. Egun luze hauetako eguzki ordu nasaien bero sapatsuen artean, estimatuko zuen eta eskertuko euri xarraxtada ahultxoren bat ere, xaguarena baino ttanttan pare bat gehiagorekin aukeran: “San Pedrotan katu pixe hainbat euri bada, gaztaiñe izango da”, ziotsaten Goierrin, pozik. Eta beste hau ere erantsiko zuten: “San Pedrotan eguraldi egokia bada, gaztaiña urtea; orduan Goierriko atsoak dantzatzen dira”.
    Egia da: sanpedrotan gaztain-lore edo gerbatxoaren garaia da, ernaltzekoa, alegia. Baina, santamadalenetan, gaztaina mamitzen ari da, eta orduan balio du eguraldiak, irinez eta mamiz hornituko bada gaztaiña. Ez ahaztu, garai batean, patata bezain beharrezko zutela gaztaina baserrian...
    pellozabala

     
  • At 01:46, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Orai ulertu dut hori “San Pedrotan katu pixe hainbat euri bada, gaztaiñe izango da” ezen, oker ez badut interpretatu, egiten badu sanpedrotan euri apurren bat behintzat' izango da ugari gaztainea (frutua, zuhaitzetan).

    Lehenengoan ez nuen ulertu ze despistatu ninduen horrek gaztaina horrek ze nik interpretatu nuen -hori gaztaina hori- nola kolorea (gaztaina kolorea) ordez frutu zuhaitzetakoa. Hara, orai bai.

    Eskerrak explikazioa gatik pellozabala (edo Pello Zabala?). Esker mila, mérsi (kosta aldean holan esaten da esateko eskerrak baina modu ez-offizialean edo informalean; duelarik azendua lehenengo syllaban).

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------