Aspaldi honetan hainbat eta hainbat kexu gabiltza nahi beste euri egiten ez du eta. Lehorgiro da nagusi, zenbait euri xehe eta mehe gorabehera. Tenporek bestelakoa iragartzen baziguten ere, -Zer geratu ote da, Pello?- udaberri hau ohi baino gogorrago dabil, aroa zail dago, ez du nahi. Hori dela-eta, eguraldi gogor honek jarraitzen badu, baserrietan ez ezik, hirietan ere arazoak izan genitzake. Euria egingo ahal du berandu baino lehen! Pello Zabalak, pasa den ostiraleko GARAn argitaraturiko artikuluan zioenez, "eskerrak martxoan erruz bota zuen", bestela gureak egingo zukeen. Arduraturik, bai, izan ere, udaren atarian gara eta badakigu azken urteotako udak oso euritsuak ez direna izaten, aitzitik, lehor-lehorrak eta bero samarrak. Beraz, zeruak tenkor irauten badu...Egoera kezkagarri honetaz baliatuz, hona hemen zenbait esapide adierazgarri:
eguraldia zaildu ad. lok.: N-Baztan. Egualdia zaildu du. (Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
gogor adj.: B-Otxandio. Eguraldi gogor onek jarraituten badau.. (Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
idorgiro iz.: N-Baztan, Leitza / Lapurtera. (Azkue). Hiztegia.
legorgiro iz.: G-Orokorra. (Azkue). Hiztegia.
sapoltsu adj.: N-Zaraitzu. (Azkue). Hiztegia.
zail egon ad. lok.: Gipuzkera. Zail dago eguraldia / Zail dago; eztu nai. (Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
zerua tenkor egon ad. lok.: N-Larraun. Larraunek gogotik egin arren eskari zerua tenkor dago. (Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
6 Comments:
At 16:16, Anonimoa said…
Aupa Kepa
Egia da eguraldia "gogor" dabilela, neu aste batzuetatik hona kezkatzen hasia nago, ze edonora zoazela ere konturatzen zara bazterrak siku daudela, batez ere maiatzean oso euri gutxi egin duelako. Larren berdea ere ilundu egin da, eta uztaileko itxura hasi dira hartzen. Alde batetik eskertzen da eguraldi "andaluz" hau, baina astebeteko euritea ez zitzaigun batere txarto etorriko.
At 21:29, Anonimoa said…
Behintzat, lasaigarria da ikustea idorgiro horrek dituan definizino "klasiko" horiek guztiak. Ez dala oraingo kontua bakarrik, alegia.
Kezkagarriagoa da zelan sartu jakon askoren burmuinetan, sakon-sakon, eurifobia hori, perspektiba ekologiko minimorik be ez deukien horiek.
At 22:52, Kepa Diegez said…
Aupa Xabi eta Patxi!!
"I can't live with or without you" Horixe da gure patua, euria izaten denean noiz atertuko ta ateri izaten denean, noiz euria egingo zain. Aukera nik euria nahiago.
At 11:03, Erramun Gerrikagoitia said…
Gustatu zait esaldi hori esanahiaren aldetik eta baita esateko modutik -I can't live with or withoaut you- eta hortaz ez dakitenentzat inglesik neuk euskaratzen dut: Ezin naiz bizi kin edo gabe zu.
Esan bezala polita mezuaren aldetik eta baita esateko modutik.
At 14:27, Kepa Diegez said…
U2 talde irlandarraren kanta osoaren letra hauxe duzu, Erramun:
"With Or Without You"
See the stone set in your eyes
See the thorn twist in your side
I wait for you
Sleight of hand and twist of fate
On a bed of nails she makes me wait
And I wait without you
With or without you
With or without you
Through the storm we reach the shore
You give it all but I want more
And I'm waiting for you
With or without you
With or without you
I can't live
With or without you
And you give yourself away
And you give yourself away
And you give
And you give
And you give yourself away
My hands are tied
My body bruised, she's got me with
Nothing to win and
Nothing left to lose
And you give yourself away
And you give yourself away
And you give
And you give
And you give yourself away
With or without you
With or without you
I can't live
With or without you
With or without you
With or without you
I can't live
With or without you
With or without you
At 22:14, Erramun Gerrikagoitia said…
Hiztegiaren bidez eta ahal bezala irakurri dut hori kantua. Gustatu zait, eskerrak zuri, Kepa.
Argitaratu iruzkina
<< Home