Egun magikoa gaurkoa Euskal Herri osoan. Ez da egongo herririk San Juan gaua ospatuko ez duenik, ez horixe! Iaz egun berean euririk egingo, ez egingo geunden. Aurten, berdin antzera. Egunez aro gozoa, baina arrastirian Mari parranda bota nahian ibiliko omen da. Berak ere badauka lantzean behin intzirika eta jauzika jarduteko eskubiderik, bai horixe! Aurten, gainera, ostiralean da San Juan, hortaz, ekaitzaren arriskupean gara, ze, ondo hobeto baino dakikezuenez, ostiraletan izaten dira ekaitz gehien, Mari bizilekuz aldatu eta Sugaarrekin "osteratxo" bat egiten ibiltzen omen da eta. Euskal gizakiaren iruditeriak ere jasotzen du atsotitz batean egun berean San Juan eta ostirala izatea, zorigaiztoko eguna, antza. Izenburuan duzue, hain zuzen ere:
San Juan eguna ostirala harrapatzen duen urtea urte gaztigatua. Zertan gauzatzen ari da ala gauzatuko da aurten
gaztigu hori? Zer uste duzue?
Iruzkinak
"ondo baino hobeto dakikezuenez, ostiraletan izaten dira ekaitz gehien".
Arau bitxia dirudi, ala? Ez da izango Jainkoaren kastigua ostiraletan bijilirik egiten ez dugulako?
Tomax.
Tomax: behin irakurri nuen asteburuetan euri gehiago egiten duela astegunetan baino. Arrazoia: kutsadura gutxiago omen dago fabrikak gelditzen direlako. Hala ere, uste dut gure kulturan errotuta dagoela ostirala egun beltz gisa.