Aroa bere senera itzulirik lotaro dago

“http://www.ibiblio.org/wm/paint/auth/rousseau/rousseau.dream.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Aste Santua dela-eta, ia ia "ondo pasa eta ikusi arte" esateko astirik ez, zenbait egunetan atseden hartzen ibili da EtnoAroa. Martxoaren amaiera eta apirilaren hasierako egun "andraizetsuak" ahantzi samarturik daude eta oraingoz badirudi ipar aldetiko haizeak gailenduko zaizkigula. Hori dela-eta aroa bere senera itzuli dela diogu, baina bene-benetan zein ote da eguraldiaren sena? Ez dugu atzendu behar ipar-mendebalaren ondotik hego-haizea hurrengoa dela "euskal haize-arrosa"-n. Behintzat, horixe ematen dute aditzera estatistikek. Aro eta haizearen gorabeherak hizpide ditugularik eta gaueko gure loaldiari bete-betean eragiten diola aintzat harturik -aro hotza, lo ona; aro beroa lo kamutsa- loaren inguruko zenbait esapide blogeratuko ditugu nork egokienen deritzonean erabiltzeko:

loaro / logiro:
G-Oñati. Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.
logiro egon: Gipuzkera / Lapurtera. Logiro dago. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
lotaro: Bizkaiera. Lotaro dago gaur. (B-Mundaka). Azkue. Hiztegia.

Ikusten duzuenez hortxe dabilzkigu beti dantzan ohiko -aro eta -giro. Segi ondo lotan, baina egunez, erne, eh!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Bai, loaro ederra! Kepa, oporralditxoren bat hartua eta gozatua izango duk, eta beajondaiala! Fraileon zortea duk, ordea, gurea! Garizuman hainbat lan propial, fraile mixiolari antzinakoen arrastoan bete beharrekoak, eta Astesantua santutu beharraren beharrez, santutegi bateko lanak, jendea Urbia aldera prozesio itxian zihoala inbiritan ikusiz... eta pazko astearen oporraldia, zera: ahuntzaren kukutxeztula! Aurten Kapitulu bereziko bilerak genituelako, astelehen-astearte-asteazken-ostegun-ostiral-larunbat, dena segido bileran batzartuta igaro behar izan diagu. Meningeak idor ihartuta ditiat: ea Atnoaroko umore onak umeltzen dizkidan (umorea, izan ere, umelaren umiditatez osatua zagok eta).
Esan, atzo, ilbehera parean, fronte bitxi bat iritsi zirzaigula (abisaturik zegoena, bestalde), Bitxia, bere izaerari begiratuta: hegotik iparrera luzatua etorri bazen ere, nahiko meharra hasieran, hestua ere bai, baina zekarren haize hotzaren arabera, gero eta ekaitz kozkor handiagoak bota zituena. Eguerdiko 12'etarako, Santanderko aireportuan 2 ekaitz apuntatuak zituzten; handik ordubetera, Bilbon lehertu beharrean zen; ordubiak eta erdietatik aurrera Durangon barrena, arrasatera hurbiltzen; 3etarako, Arantzazuko mendiotan trumoi festa luzean lehertu eta lehertu. Berexia izanik segizioa egin niolako, trumoi itxien joera rockeroen ezin amaituko emana izango zela ohartuta, trumoiak zenbatzen hasi nintzen: hauxe kopurua: ordubete eta 5 minututan (65 minututan), 57 trumoi (oinaztu edo tximistak ez nituen ikusi batzuk besterik) hemen mendiarte trokarte itxian, danbateko izugarrietan asko bota zituena. Honek balioko liguke ekaitz-emanaldien berezitasunak noiztanka aztertzeko. Egia esan, atzo arratsaldeko lehen bileran ez nuen logurarik izan: 47 horiek zenbatzen primeran pasa nuen. Kukuak ez zuen kantagura handirik: gaur bai, jo-ta-ke... Aa, Tomax, oraingo kuku hauek, astesantutik honakoak, bat ez gainerakoak, denak, 10en bat zenbatuak, denak bi tonu tartean dituztela, nola Sol-Bi bemol edo zelako hura... ba, horixe kantatzen dititek.
Oo, blogaren beharra nian: hari nauk umore betera etortzen. Aupa kukuak denak... eta zuek ere bai (ez haserretzeko).
pellozabala
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, Pello!
Bai. atseden harturik. udara bitartekoari ekiteko kementsu etorri gaituk! Bai, Kantabria aldetik etorri zitzaigun ekaitzaren ibilbidea ikusgarria izan zuan. Goizeko zortzietan Bilbo aldean, 20ºC eta handik minutu batzuetara 11ra arte jaitsi zuan., Hemen ortziak ez zian jo, baina zenbait ordutan lodi-lodi bota zian, bota ere! Tomax, hik zenbatu huen trumoiren bat? Zein tonu dute trumoiek?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Donostia inguruetan ez zen lotaro, joan den ostiral arratsaldean. Sekulako ekaitza. Gipuzkoatik Nafarroako Goizuetara joateko bidean dagoen Ereñozu auzoan tximistak argindar kableak moztu omen zituen, hango su artifizialak! Ordu luzez Iberdrolak argirik gabe zigortu zituen herritarrei arratsalde hartan oker jo zien, nonbait, kukuak. Bi bemol? Ibertrolas-enak.

Tomax
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Iberdrola, "drôle de companie"?
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda