Uda hatsa abian

bedats iz.: Behe-Nafarrera / Lapurtera / Zuberera. Amak utzi ninduzun bedats azkenian; geroztik nabilazu hegalez airian. (Azkue). Hiztegia.
bedatse iz.: Zaraitzuera / N-Erronkari, Zuberera. (Azkue). Hiztegia.
belatxe iz.: Zuberera. (Harriet). Hiztegia.
belhartze iz.: Jinkoak mundu hau guzia bethi dagoka bere batean bethiereko aldizkatze batzuen erdian, zeinetaz, eguna ganbiatzen baita gauera, belhartzea udara, uda igartzera, igartzea negura, eta negua berriz belhartzera . (Haraneder). (Philotea, 393 or)
eralora iz.: Gipuzkera? Urtearen lau denborak dira udaberria edo eralora... (Kardaberaz). Eusquerar. 48-4 or.
primadera iz.: (Gotzon Garate). Atsotitzak.
uda-hats iz.: Ez bada ere bethi uda-hatsean (lurra molde gaitz delakotz) agertzen du mokoa uda-azkenean bederen eritasuna jainko maiteak igortzearekin. Fedearen propagacionea 1983, 70 or.
udats iz.: Udatseko edo primaderako nere itzuliak eginak nituen. Fedearen Propagacionea 1907, 230 or.
udabarri iz.: Bizkaiera. Illik gure begietan, baiña udabarrian urteten dabe kapullotik txiribiria biurturikHiztegia. (Diál. bas. 7-9) (Azkue).
udaberri iz.: O usain on zerukoak! o arrosa-liliak! / nolakorikan jasaten ez baitu udaberriak! (J.Etcheberry). Manual, I, 135 or.
udaraberri iz.: Udaraberri zan ta gure etsayai zer edo zer egiteko asmoz ziran. (Apalategi). Euskal mutillak, 41 or.
udasiera iz.: N-Etxarri Aranatz. (Azkue). Hiztegia.
uda-haspen iz.: Behe-Nafarrera. Hiribarren Euskaldunak.
uda-haste iz.: Eguna ganbiatzen baita bethi gabera, uda-hastea edo belhartza edo belhartza udara. (S. Pouvreau). Philotea, 469 or.
udaste iz.: Zergatik abesten ez / dezu udaste ederrean, / mendi, zelai, baratzak / apain dagoztenean? (C. Sagarzazu). Ixil-ixilik.
udakhail iz.: BN-Bardotze. (Azkue). Morfologia, 202.
udalen iz.: Udalenak elorria, / et' elorriak udalenari / loramortxaka zuria. (B. Gandiaga.) Elorri, 32.
Iruzkinak