Eguzki haizea nagusi egunokin eta Arrasaten Elgeta haizea

“http://www.collectionscanada.ca/obj/015020/f1/nlc007391-v6.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Pello Zabalak udaberriko tenporen nondik norakoak noiz egingo gaudelarik, A, Pello, Pello estu-estu hartzen haugu!- egunotan zipriztintzen gaituen aroari begiradaxorik egingo ez diogu, bada! Asteburuko haize eta euri erauntsien ondoren, betiko legez, eguraldiak baretze aldera egin eta goizean goizetik laino, lanbro, gandu eta lausoak jaun eta jabe izan badira ere, eguzkiak jan eta Eñaut azaldu zaigu harroxko-harroxko iluntzera arte. Ez dago ezbairik, honelako egunek bedatsa iragartzen digute, baina, kontuz! Antza denez, hurrengo astean, neguak behar bezala agur egin nahi digula-eta, beste "elurrinarrosaldi" batek erasango digu. Adi-adi izango gara aroa nola bilakatzen den. Eguzki haizea dela-eta, ezaguna da herri askotan leku-izenetara jotzen dutela berori izendatzeko. Adibidez, Arrasaten, zaharren artean, behintzat, "Elgetaixe" erabiltzen da. Ez dut ulertzen zergatik, ze, Elgeta ez dago Arrasatetik ekialdera, iparraldera baizik. Beraz, inkestan jasotako datua ez ote da egia? Agian, beste haize mota bat izendatzeko erabiltzen ote da / zen? Frantziparra? Arrasatearrok duzue hitza.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...