EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/03/28

Aroa ero eta ezker haizea

“http://www.oldestes.com/Richardson_Rome_-_West_Wind_Blows.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Azkenean, Pello Zabalak ikasi egin du nola erabili tramankulutxo hau eta etengabe idaztera animatu ez zaigi, ba! Ongi etorri, Pello! Hire ekarri eta etorria ezinbestekoa dunk honelako arolari (aro+blogari) batentzat. Tomax, pozik egongo zara, eh? Batzuetan Pelloren komentarioak sakonak direnez gero, artikuluxka bihurtu eta behar besteko garrantzia emango diegu, atzokoan bezalaxe.
Bestalde, tenporek bereari eutsi eta bere hartan jarraitzen dute. Badirudi tenporetako lehenengo egunean gertatu zen haizeen arteko kalapitak udaberriaren lehendabiziko epean iraungo duela. Hortxe dabilzkigu lehian herriko eta zehar haizea nor baino nor. Herrikoa gailenduz gero, kasik udako giroa, mendebala garaile, hodei txatalak eta euria noiz edo non-nahi. Pellok komentario batean ondotxo agertu duenez, horixe bera jazo zen atzo eta azerien ezkontzak behin baino gehiagotan eraso ez zigun, bada! Nik neuk, behintzat, eskertu nuen, ze, domekako 27ºC... Eta Zuberoako Santa Grazi herrian diotenez, atzo ezker haizeak bere muturra sartu eta freskura galanta ekarri zigun. Beraz, haizeek ere badaukate ideologiarik, aukeran ezker haizea nahiago, jakina, eskertzekoa da, eta ez eskuin haizea.

“http://membres.lycos.fr/petxegorri/euskara/Zubereraren%20mapa.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------