Lehengoan komentatzen genuen mendebaldetik etortzen zaigun haizeak Euskal Herriko bazter guztietan, han-hemenka, askotariko izenak bereganatu ohi dituela: batak, leku-izenei lotuak, besteak orografiari, beste zenbait nolakotasunari... Gaurkoan Euskal Herriko mendebaldea eta iparraldea uztartzen dituen izendapen baten berri eman nahi dugu, begibistakoa eta hagitz zentzuduna:
itsas haizea. Izan ere, itsaso aldetik etortzen den haizea iparraldeko euskaldunentzat
mendebala izaten da, baita hegoaldeko hiztun batzuentzat ere. Euskaltzaindia lagun, hona hemen itsasoarekin zerikusia duen berba sorta polit bat:
itsasaide: BN-Arruta
itsasaire : BN-Armendaritze / L-Bardoze
itsasaize : BN-Irisarri
itxas aide, itxasoko aize : Z-Montori
itxasaize : G-Aia, Ataun / L-Urketa
itxas haize : Z-Sohüta
itxasoko haize, itxas haize: Z-Domintxaine-Berroeta, Montori.
itxesaize : N-Alkotz
itxesoaize : N-Suarbe
Zuetariko inork ba ote daki Aia eta Ataungo itsas haizea eta iparraldekoak haize mota berak diren?
Iruzkinak