I. Eguneroko "esaldiaroak": eguraldia
Eguraldia ez gatz, ez berakatz dabilkigunez gero, EtnoMet-EtnoAroaren helburuetariko bat aroaren inguruko berba, esamolde, atsotitzak eta bestelakoak zabaltzea izanda, gaurkoan lehendabiziko ikasgaiari ekitea erabaki dut, inolako eta inongo asmo arauemailerik gabe. Hemen plazaratuko ditudanak euskaldun ahoetatik edo hitz-biltzaileengandik jasotakoak dira, beraz, daukagunaren berbategiaren araberako ikasgaitxoak agertuko ditut aurrerantzean lantzean behin. Euts diezaiogun daukagunari eta ez dezagun gal gure ondare linguistiko-artistikoa! Nire iritzian, zerbait ez daukagunean asmatu edo (foto)kopiatu beharrean gaude edota eraginak onartu, baina, beti ere geurea iraunaraziz, osterantzean euskarak munduarekiko ikuskera galdu egingo du eta tamalgarria izango litzateke. Hasteko eguraldia hartuko hizpide eta beraren barruan ustezko "eguraldi ona". Izan ere, beraren inguruko kontzeptuak desberdin samarrak dira.
1. EGURALDIA
1.1 Aro onari lotutako esaldiak
01. Aro / eguraldi / denbora / giro / sasoi ona dago.
02. Eguraldi onak ekin dio.
03. Aroak onerantz eman du.
04. Egotaro ona dago gaur / ongiro ona dago gaur. Eguaro / eguraldi ederra dakar.
05. Egunaro ona egoten denean etxearen aurreko landan egoten gara kontu kontari.
06. Goi-garbi atera du goizean; baina eguerdia baino lehen hodiatu du.
07.Askotan agertzen du goiz ona zeruak.
08. Eguraldia lagun, kanpoan bazkalduko dugu.
09. Aro hauta ari digu.
10. Edonoraro dago gaur.
02. Eguraldi onak ekin dio.
03. Aroak onerantz eman du.
04. Egotaro ona dago gaur / ongiro ona dago gaur. Eguaro / eguraldi ederra dakar.
05. Egunaro ona egoten denean etxearen aurreko landan egoten gara kontu kontari.
06. Goi-garbi atera du goizean; baina eguerdia baino lehen hodiatu du.
07.Askotan agertzen du goiz ona zeruak.
08. Eguraldia lagun, kanpoan bazkalduko dugu.
09. Aro hauta ari digu.
10. Edonoraro dago gaur.
Iruzkinak