Euri alarguntsa

“http://www.galleryone.com/images/harvey/harvey-light-rain-red-square.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Meteorologiaren arabera, euri-tantak 1-3 mm-koak izaten direnean "zirimiri"-en multzoan sartu beharrekoak dira. Goizetik horrelako euriak ekin dio ia tai gabe. Herriak horrelako euria era askotara ikusten du. Izan ere, aurreko batzuetan aditzera eman dugunez, hainbat irudi erabiltzen ditu eta euria nolako euskaldun gizakiaren adimen-begia halako. Zenbatgura dira berbak eta hitz-elkarketak! Gaurkoan, berriki Azkainen entzundako hitz-elkarketa bitxia ekarri nahi izan dut hona: urilarguntza. Zer ote darabil Azkain aldeko euskaldunak bere buruan euria alarguntsa dela adierazteko? Horren arabera, euria ez da arra emea baizik. Zergatik ote?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda