Haizea: zientzia eta herriaren ikuspegiak

“http://www.schiffahrtsmuseum-nordfriesland.de/Dokumente/assets/images/Beaufort.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Pasa den asteko zenbait egunetan haize bortitz samarra ibili zen, batez ere, ostegun-ostiraletan. Izan ere, Euskalmet-ek hartutako datuen arabera batzuetan Urduña aldean haizeak 140 km/h-ko ufadak harrapatu zituen. Haize zakar-zakarra, benetan! Aurrez joz gero, buruko ile guztiak lazteko modukoa, bai horixe! Herriak haizearen intentsitatea era askotara adierazten du: adjektiboak erabiltzen ditu, aditzak errepikatu, beste batzuetan graduatzaileen bitartez... forma guztiak oso plastikoak izaten dira. Meteorologiak, ostera, oso ezaguna den sailkapena erabiltzen du, Beaufort-en eskala, hain zuzen ere. Bertan 1tetik 12rako graduazioa egiten da, haizea km/h neurtzen da eta haizeen inguruko deskripzio eta pertzepzioak ematen dira aditzera. Euskaraz ere badugu eskala hau itzulita eta bertan sumatzen da herriaren hizkera deskripzioetan. Sarritan kontu bera izan dugu hizpide: herri-hizkerak lagundu diezaioke zientziari bere terminologia gara dezan. Ez daude kontrajarrita, biak dira osagarri eta biak adiskide. Nolanahi ere, zientziak usu bizkar egiten dio herri-jakinduriari. Zergatik? Meteorologiaren eremuan begibistakoa da bien arteko lankidetza aipatutako arloan.

Intentsitatea: Beauforten eskala

Beauforten

mailak

Haizea, km/h

Deskripzioa

Pertzepzioa

0

1

Haize barea

Keak gorantz egiten du

1

1-5

Oso haize ahula

Haizeak keari eragiten dio, baina haize-orratzak geldi daude

2

6-11

Haize ahula

Hostoak mugitzen dira, haizea aurpegian igartzen da

3

12-19

Haize leuna

Hostoak eta adar txikiak etengabe mugitzen dira

4

20-28

Haize lasaia

Haizeak hautsa harrotu eta hostoak mugiarazten ditu

5

29-38

Haize freskoa

Zuhaixkak kulunka egiten hasten dira

6

39-49

Haize zakarra

Adar handiak mugitzen dira. Euritakoak nekez ireki daitezke

7

50-61

Oso haize zakarra

Zuhaitzak mugitzen dira. Ez da haizealde ibiltzea erraza

8

62-74

Haize beltza

Zuhaitzen adar txikiak apurtzen dira. Neke handiz ibil daiteke

9

75-88

Haizetea

Zuhaitzen adar ertainak hausten dira

10

89-102

Haizete bortitza

Zuhaitzak errotik ateratzen dira. Teilatuek kalteak izan ditzakete

11

103-107

Oso haizete bortitza

Kalte handi samarrak

12

108-133

Haize erauntsia

Kalte handi-handiak

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda