Euskal Herria hotzak ebakita
Antzigarra. Izotz-mota bat, aleak gutxi-asko tarteko airez bananduta dauzkana, sarritan kristalezko adarrez apaindua. (Meteorologia Hiztegia, 44 or.). Honako egoera honetan sortzen da: ur-tantak, lainoarekin super-hoztearen prozesuan objektu solido batekin topo egin, 0ºC azpitik dagoena, erortzen dena metatu eta haziz doa; sarritan lei zuriarekin nahasten da. Berau ihintza izozten denean sortu egiten da.
Izotz beltza. Tenperaturaren 0ºC azpiko beherakada gogorra, landareak ihartzen dituena (Meteorologia Hiztegia, 161 or.). Landaretzan diren eraginei dagokienez, izozte lehorra da, hau da, landareen barneko izoztea da, izotz zuriaren babesik gabekoa. Lei beltza beti lei hilgarria da eta bere izena erasandako landaretzaren itxura beltzezkatik dator. Landarea barrutik ihartzen da.
Izotz zuria. Kristal itxurako jela multzoa, gehienetan, ezkata, orratz, luma edo abaniko erako formaz osatua. Hidrometeoro hau ihintzaren modu berean eratzen da, baina 0ºC-z azpiko tenperaturetan. (Meteorologia Hiztegia, 162 or.)
Iruzkinak