Aroa senetik irtenda dago

Nola iritzi eta laburbildu hitz batean Euskal Herriko aroa? zoroa, aldakorra, ganbara-pitzatzeko-modukoa, buruzoragarria, lorrina, onetik ateratakoa... Herenegunetik hona izandako aldaketa ez da nolanahikoa izan, ez horixe! Hotzetik elurrera eta elurretik epeltasun eta eurira eta ufalak. Hori guztia 72 orduan. Ba ote dago aldakorragorik? Basamortuetako harri eta haitzak arrakaltzen omen dira bero eta hotzaren eraginez. Eta gure gorputzei, zer gertatzen ote zaie? Beren horretan irauten ote dute? Eurak ere arrailduko ote dira? Nork jakin! Bizkaieraz erabiltzen den esaera bat harira dator egunotan zer jazoten den adierazteko: Eguraldi hau senetik urtenda dabil egunokaz, batean hotz, bestean bero... Eta kontuz ibili! Izan ere, berriro ere hotzera joko omen du. Uf! Ez dakit nire gorputzak jasango duen hainbeste aldaketa eta, gainera, urtezaharra eta urtats tarteko... Urte Berri On!

Iruzkinak

Hau esan du Patxi erabiltzaileak…
Neri "buruzoragarri" hori gustatu zait bereziki.

Urteberrion!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...