San Martin uda, uda ttiki. Eta beste

“http://www.eitb.com/argazki/txarri_h.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Gotzon Garateren atsotitz-gordailu ezin preziatuagoan San Martinen inguruko beheragokoak topatu ditut. Herriaren jakinduria infinitu eta mugagabea da, ez du sekula santan huts egiten. A egoera gertatuz gero, A da erantzuna; B bada, B da ihardespena. Begibistan dago horrelako atsotitzek aurreko sasoietako aroa azalarazten digutela. Nola edo hala oroimenean gordetako jakintza-data horrek ematen digu aditzera hainbat kontu. Adibidez, San Martinetako hiru aldiz elaurra eginez gero, negua ona izango da. Ziur asko baten batek bere artean esango zuen: Joño! aurten San Martin orduko hiru biderrez egin jok edurre eta negua ona izan dok, hortaz, holantxe izan behar dok! Edo: tira, maiz San Martin aldean nolabaiteko udaratxoa izaten dek, beraz, ematen dik beti izaten dugula udara ttikia. Eta beste zenbaitek: Aro makurra izaten diagu San Martin irian, beraz garai huntan negua hasten duk. Badirudi euskaldunaren adimenaren begiak ez duela okulistarik behar. Izan ere, dagoena dagoela edo egiten duena egten duela beti asmatzen du. Herriak beti igartzen du. Eta meteorologoek?

Zemendien San Martinek orio za(ra)giek aurretik zein atzetik botaten dauz.

Ostua ateratzin, artua ereiten; ostua erortzin, garia (babarekin batera) ereiten (San Martin aldian, azaroan).

Negu ona izeteko, San Martinetako iru aldiz elurre in behar du.

Egiazko negua, San Martinetan asten.

San Martin (11an) zerekin, San Roman (18an) karekin (harekin) ta Santa Katalina (25an) berarekin.

San Martin, bierrak bierra eragin.

San Martin logizu, ondoko urtea garizu.

San Martin, negua atzetik edo aurretik, geienean biettik.

San Martin uda, uda ttiki.

Orreri ere etorko zaio bere San Martin.

San Martinetako baratxuriak egin.

San Martiñez asten da negue.

San Simon ta Juda zerekin, san Martin arekin.

Zerri guztixeri eltzen jake San Martiñ egune.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ea, Kepa, eguna alaitzeko frantsesezko bi esaera zahar:

"L'été de la Saint martin dure trois jours et un brin".

Alegia: Hiru egun eta ixpi bat irauten du San Martinetako udak. Edo politago: San Martinetako udak, hiru egun eta ttantta bat.

"Si le brouillard entoure Saint Martin, l'hiver passe tout bénin".

Euskaraz: San Martinez bada lanbro, negua izanen da samur. Igoal politago: San Martinez laino, negua arinago.

http://nominis.cef.fr/contenus/saints_13.html

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Oso polita, Tomax. Argi dago zeozer dagoela San Martinen inguruan. Ziur asko antzinako sinesmenei loturiko konturen bat. Zuk zer uste duzu?

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...