EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/11/29

San Andres, entremes, goizean azaroa ta arratsean ez

“http://www.victorgoler.com/sanandresretablo.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Orain dela urtebete San Andres dela-eta, beraren inguruko aro-atsotitzak plazaratu genituen. Ezagunena izenburuan paratu genuena da: San Andresetan elurra hankazpitan. Aurten, behintzat, bete egin da, iaz, berriz, ez. Beste atsotitz batzuei, ostera, Gotzon Garateren gordailuan astindu genien hautsa oroitaraztekotan, hain zuzen ere. Beraietariko batek, San Andres kolko bete tremes-ek hizpide eman zion blog honetako Tomax irakurle nekagaitzari: Polita "tremes" horren kontua. Harluxeten hiztegiak dioenez: "1. Garia eta zekalea (zenbait tokitan, artirina eta legamia) nahasiz egindako ogia. 2. Zahi txikia. Tremes-ogia". Ba ote da tremesik gure okindegietan? Aurton, aldiz, beste "(en)tremes" bat dugu mintzagai: San Andres, entremes, goizean azaroa ta arratsean ez. Pello Zabalak Naturaren mintzoa deritzon liburu ezin apainagoan -beti mesanotxean eduki beharrekoa- hauxe dio: "entremes hitzak hortxe du benetan "hilabeteen arteko gunea" adierazten. Gatzaga eta Marin aldetik beste honako hau apuntatzen dute: San Andres egunien, batzarra eukiten ei xeben Jaindo puntan eulixek. Inguruko mendia, Araba mugan dagoena da Jaindo"

“http://www.richard-seaman.com/USA/States/Illinois/VoloBog/LongLeggedFly9oClock.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

2 Comments:

  • At 13:21, Anonymous Anonimoa said…

    Ez dakit bada "entremes" hori oso santua ote den. Entremesak otordu hasieran ateratzen dira, eta San Andres hilaren azken eguna izaki...

    Buruan zizka-mizka horiek nerabilzkiela, gaur ogitara bidean, xoxo bati entzun diot sasi artean:
    "San Andres, kolko bete tremes,
    orain bihurtu haute entremes".

    Tomax.

     
  • At 16:15, Blogger Kepa Diegez said…

    Polita, bertsoxka, Tomax! "Entremes" Honezkero konturatuko zinen, hilabeteen artekoa izango da, ezta? hau da, azaroaren amaieraren eta abenduaren haiseraren artekoa. Analogiak sekulako indarra dauka eta segur asko "tremes"-etik abiaturik, baten batek "entremes" sortuko ote zuen nago. Nolanahi ere, Gora San Andres tremes eta entremes!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------