Haize bihurria
Garai honetan sarri hego haize zakarrak lurraren gaineko adaxkak eta horbelak jaso eta dantzan erabiltzen ditu. Badirudi horbelek berek bizia daukatela, izan ere, haizeak batetik bestera eramaten ditu ustezko irudi ikusgarriak sortuz. Txontxongiloak bezalakoak dira eta izakiren batek muugiarazten omen ditu. Horrelako haize motak izendapen ugari dauzka han-hemenka, hainbat mitologiarekin zerikusia daukatenak. Gaur bat baino ez dugu plazaratuko: haize bihurria eta bide batez Barandiaranek egin zuen aipamena:
aizebiur: G-Ataun. "Haize-bolada edo zurrunbiloa. Gaueko izeneko gaueko-jeinua beraren itxurapean ageri izaten da. Aizebiurrek Egoirekin bat egiten du sarritan. Era horretara eman zuen bere burua ezagutzera Ataun aldeko Lauzbeltzeko gazte baten bahitzaileak Baita Arbilletako (Ataun ere bai) alaba baten arimaren bahitzailea ere. Hark gurasoen altxorra lapurtu omen zuen”. J.M. Barandiaran. Mitología del Pueblo Vasco, 181 or.
Iruzkinak