Ohartu gabe, lastailean gaude
,
Eklipsea dela, Aizkorrin elurra dela... beste hilabete bat hasita genuela ahaztuta nengoen. Ohi denez, bilduta dauzkadan izendapenak plazaratzen ditut zuen begien gozagarri. Lau multzotan bana daitezke izendapenok: azaro, bil(du), lasto eta urri ingurukoak. Inork besterik badaki?
azaro : N-Aezkoa, Zaraitzu/ Erronkariera. Azkue. Hiztegia.
bildil : Lhande-Harriet. Hiztegia.
biltzil : "Orain biltzen bait'dira zugaitzen igali edo fruturik geienak". Arantzazu Egutegia, 1962-10-01.
hurrieta : Refranes y Sentencias, 149."Hurrieteak hurri gauzak, ta hurri dira arren bearrak".
lastail : "Itzak berak argi digunez, lasto-illa, gariak jo dira ta lastoa alde batetik bestera asten daneko illa". Arantzazu Egutegia, 1962-10-01.
urri bigarren : B-Arratia, Barinaga. Azkue. Hiztegia.
urri : N-Baztan / Bizkaiera /Behe-Nafarrera / Gipuzkera /Lapurtera. Euskaldunak lurrari ondo lotuak izan bear zuten. Konturatuko ziñan ill guziei, edo egualdiagatik, edo ill orrtean lurrak ematen duanagaitik deitzen dietela. Oraingoari ere "Urrilla", "Urrite", "Urria". Urra-illa dala adierazten digu; ill onetan biltzen nunbait urrak. Esan diteke baita ere, au ziurrago, gutxi daneko illa, exkax dabillen illa. Arantzazu Egutegia, 1962-10-01. Azkue. Hiztegia.
urrieta : Urriari zonbaitek erraiten diote urrieta edo urrila. Gure Almanaka, 1951, 7 or.
urril : Urriari zonbaitek erraiten diote urrieta edo urrila. Gure Almanaka, 1951, 7 or.
urrita : B-Txorierri. Azkue. Hiztegia.
urrite : B-Urduliz. Azkue. Hiztegia.
Iruzkinak