EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/10/06

Bedaroa

“http://www.uni-koeln.de/math-nat-fak/geomet/meteo/winfos/euisoTTPPWW00.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Hainbeste hilabetean eguraldiaren inguruko kontu frankoz idazten eta oraindik ez dugu aditzera eman Euskal Herrian nolako izendapenak dauzkan beronek. Nik neuk eguraldia eta aroa erabiltzen ditut, baina euskalkietan beste hitz batzuk badira. 6 multzotan sailka litezke: aro, bedaro, denbora, eguraldi, giro eta sasoi. Honako hauek dituzue aldaerak:

aho : Zuberera. Harriet. Hiztegia.
ao : Z-Altzai.
aro : 1. B-Lemoa. Término de mar, mejora o embellecimiento del tiempo después del malo. Azkue. Hiztegia.2. N-Luzaide. Aro ona dau . Aro ona dau ibiltxeko nai solorako nai beste gause baterako. B-Jatabe. Iñaki Gaminde.
au : -Pagola, Sohüta.

ha(r)o (denbo(r)a)
: Z-Santa Grazi.
bedau (egünaldi) : Z-Altzürükü, Larraine, Montori.

denbora
: G-Oñati . Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.
denpora: 1. B-Lekeitio. Lekeition eguraldia nahi denporea erabilten dira gauza bera esateko. Denpora zantarra = Eguraldi txar-txarra. Lekeitioko Berbak 2.. Itxostxoridxek urtetan badere errire, guk ametik askotan ikusten dus, denpora txarra dator, orrek denporalie dakarre, orrek a min deuke, itxosoan min deuke orrek. . B-Bakio. Iñaki Gaminde. Bakio Berbarik Berba.
tenbora : N-Gaintza.

tenpra
: Erronkariera. Odeiak Jakara, tenprak kakara. Mendiak egiten deinean sonu, tenprak euri barrontatan du. B. Estornes. Erronkariko uskararen Hiztegia.
ebeldi
: N-Etxarri. (Larraun). Beste zelan dau : eguraldiak?, Egunaldia, egualdia ta ebeldia. Euskalzale, 1897, 272 or.
egoaldi: Bizkaiera. Berakatz eta kipulak egoaldi oanagaz atara .
Arantzazu Egutegia, 1962-06-01.
egoialdi:Egoialdiak negu antza. Euri otza ugari oraindik aurrera. Arantzazu Egutegia, 1960-XI-01.
egualde : N-Igoa.
egualdi: Beste zelan dau : eguraldiak? - Egunaldia Egualdia ta Ebeldia . Euskaltzale, 1897, 272 or.

Egualdi ona, zeru garbia, izarratu ederra..
Tx. Agirre, Euskaltzale, 1897, 67.
egueldi : Goi-Nafarrera. Alolako egueldi daukagu. Intza. Esaera zarrak.

eguraldi
: Labayru Hiztegia.
egünaldi
: Z-Altzai, Pagola.
egürraldi
: Z-Sohüta.
eunaldi
: N-Aniz.
giro: Udabarriko giro epelean gustura gabilz. Labayru hiztegia
sasoi : B-Lemoa, Zollo. Hemen aroa esaten da? Ez, sasoia. ..
sasoiñ: L-Donibane Lohizune.
sasu (egünaldi) : Z-Altzürükü.


 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------