"Andraizea" izendapena iraingarria da emakumearentzat?

Atzoko artikuluxkari erantsi banion ere, badirudi Begoña Eliasek idatzitako artikuluak berton jartzea merezi duela, beraren ikuspegia ika-mika sor dezakeelakoan. Hauxe da:

"Bolada honetan, tamalez, ia-ia astero, urakanak dira albiste, eta horren inguruan beti izan dut jakin-mina hauen izenari dagokionez, izan ere gehienetan emakume izena daramate.

Hau dela eta interneten miatzea pentsatu dut, eta egia esan, bitxikeri bat baino gehiago aurkitu ditut gai honi lotuta.

Izena jartzea, Meteorologiako Munduko Batzordeari dagokio. Dirudienez 1950 urte aurretik, urtea eta alfabetoko hitz bat eramaten zuen, ( 1945A-1946C…), honek nahasketa sorrarazten omen zuen, Irratí-komunikazioetan, horregatik , 1953 urtea geroztik, ekaitz tropikalak emakumeen izenak daramatzate.

Baina, 1978 urtean, EUA-ko mugimendu feminista baten eskaerari esker, gizonezkoen izenak sartu zituzten, Espainolez, Frantsesez eta Ingelesez.

Geure lurraldera itzulita, hemen ere, eguraldiari dagokionez, emakumearekin lotura daukan hitz bat ere badugu, adibidez, andraizea, horrela dio hiztegian hego-haizea aurkitutakoan, nik hemen, askotan entzun izan dut hitz hori (emakumeaizie), eta egia esan, ez zait batere gustatzen, izan ere, zoro, buruarin eta horrelako adjetiboekin erlazionatzen dugulako.

Kuriosoena da, andraizea hitza, etxekotasunez erabiltzeko omen da, horrela diote behintzat 3000 hiztegiak, eta Euskaltzaindia.net-ek aldiz, Bizkaian erabiltzen dela gehien .

Ez dakit zein ilustratu izan zen hitz hau hiztegian gehitzea onartu zuena, baina, nire partetik behintzat “joan dadila haize-hartzera”.

Komentarioak hauexek:

At 6:57 PM, Kepa Diegez said…

Ez dakit, baina geure inguruan andraixe edo enbraixe entzuten dudan bakoitzean, nik ez dut lotzen zuk aipatzen duzun "buruarinkeria"-rekin. Izan ere, badirudi gehiago eragiten diela emakumeei gizonezkoei baino: buruko minak, ondoeza, gogorik eza... Hori dela-eta uste dut ez dela egon behar zentsurarik hitzekin, bai, ostera, hitzen erabilera oker edo maltzurrarekin.

At 9:21 AM, Erramun Gerrikagoitia said…

Pena bat da ez egitea hemen link bat edo estekea at blog hori non aipatzen da andraizea; nik ez dakit egiten link hori baina besteren batek -agian zuk Kepa- ba dakikezu eta litzateke on tzat edozein nahi lukeena hori konsultatu.

Bestetik esan ezen hego haizea esateko ere erabiltzen da andraize eta hembraize edo enbraize eta direla horiek dagozen izenak' realki existitzen direnak soziologikoki sartu gabe neurtzen' jakiteko egokiak dira ala ez ea affektatzen duen gehiago haizeak gizaki harra edo gizaki emea. Gainera neurtzeko dago oraino hori, ez dut uste egin denik esturiorik' estudio statistikorik buruz hori.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Iruñean 25 urtez goiti darama famili planifikazioan eta emakumeentzako ginekologi lanean Andraize izeneko erakunde batek.

1977-78 hartan zerbitzu berri eta aurrerakoi hori (Txantrea auzoan?) bultzatu zuten emakumeek Andraize izena esango nuke aldarrikapen ukitu batekin ipiniko ziotela, eta ez emakumea iraintzeko...

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Horixe, ba!
Pello Zabalaren erantzuna duzu urtaroen kontua dela-eta. Aupa Tomax!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ikusi dut, bai. Pozgarria da euskal meteo-kontuen buruzagiari ondo iruditzea. Pentsatzen nuen galdetzea ea Joxe Landari zer iruditu zaion baina gaur goizean entzun dut irratian eta gizonak arrangura handiagoak bazituen. Gipuzkoako Endoian (Zestoa eta Itziar artean) izan den sute gogorrean une latzak bizi izan dituzte horko baserrietan bizi direnek, eta tartean Landaren arreba zegoen. Bat ez beste baserri guztiak salbatu dira, baina inguru horietako jendeak oraindik pasatuta egongo dira.

Andraizea baino gogorragoa izan da bart gauekoa. Harrapatutako guztia eramaten zuen. Aznarraizea-edo izango zen.

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Uf!, bai latza izan da Itziar aldean gertaturikoa. Badakizu, udazkena oso arrikutsua izaten da hego haize kontuetan.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda