Euria bota ahalean

“http://svana.org/sjh/images/heavy_rain/heavy_rain_full.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Atzo eguerdiaz geroztik, Bilbo aldean, behintzat bota ahalean jardun zuen. Baziren zenbait hilabete ez nuela horrela euria egiten ikusten. Euskalmet-en datuen arabera 45 l bildu dira Deustuko estazioan. Ez da asko, baina gure etxearen azpiko garajea urak hartzeko lain. Ez dakigu zehatz-mehatz non den matxuraren jatorria. Izan ere, euria erruz egiten duenean, San Ignazio-Tellaetxeko uren hoditeria nagusia uholde guztiari aurre egin ezinik buxatu egiten da eta euri-urak eta ur zikinek bat eginik, garajeko sifoi baten estalkia lehertu eta komunitatearen garajea - 2 solairu eta 120 partzela- urez betetzen da. Badirudi Ur Partzuergoaren errua dela. Apiriletik hona hiru aldiz gertatu da. Konponduko ahal dute!
Bestalde, euria gogotik egiten duenean, ahala edo ahalean sarritan erabiltzen dira. Hona hemen adibide batzuk:

auri etxala : B-Jatabe. Auri etxale da andi danean auri etxala. Iñaki Gaminde. Jatabe Berbarik Berba.
bota ahalean: G-Legazpi. Bota-alean diardu euria. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca
egin ahalean
: B-Gernika. Egiñalean da euria. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
jausi ahalean: Bizkaiera. Noizik beñean euria zan jausi alean. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
jautsi ahala
: Behe-Nafarrera / N-Baztan. Euria yautsi-ala asi zun. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.

lurrak hartu ahala
: Bizkaiera. Euria lurrak artuala edo zeruak bota-ala zan. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
zeruak bota ahala: Bizkaiera. Zeruak botala euri jausten egoala ontzi batek jo eban gurea erdi-erdianJusto M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca


Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
'Beharrean' ere zuk diozun 'ahalean' horren oso antzekoa da: 'lainoak lehertu beharrean', 'zerua hustu beharrean'…
'Euria goi ta behe' ere espresioa bitxia iruditzen zait, eta Eusebio Erkiagak badu esaldi polita bata eta bestea uztartuz —beharrean eta goi ta behe— 'Batetik bestera' liburuan: 'Goiak eta beheak hautsi beharrean hasi zen (euria)'.
Anjel
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Mila esker.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...