Buruila (iraila), udaren buztana eta neguaren hastapena

“http://www.fotosperdidas.com.ar/cgi-bin/archives/lluvia.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Atzo artikuluxka idatzi ondoxean zaparrada galant bi egin zituen eta entzun eta irakurritakoaren arabera Euskal Herriko bazter askotan polito egin zuen euria, beraz atzoko esaera -trumoi hots handiak eta euri gutxi- eskualde bakar batzuei baino ez zegokien. Horrelakoaxea da gure aroa! Gaur, berriz, irailaren gaineko atsotitzak hizpide, izenburukoa aukeratu dugu: Buruila, udaren buztana eta neguaren hastapena. Izan ere, une honetantxe euria ari du eta horixe datorkit burura. Bietara jo ohi du irailak, noiz udara, noiz negura. Gaurkoak ez dauka negu tankerarik, baina bai udazkenik. Egun malenkoniatsua, gogokoa.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Gaur, Zarauzko jubilatu batekin hizketan ari nintzela —txalupa baten jabea eta arrantzale amorratua bera—, Kataluniako tornadoak izango ditugu hizpide. Eta jubilatuak kontatu dit behin, arrantzan zebilela, 'kabanarro' txiki batek harrapatu zuela.
Kanabarro edo tornadoa. Ez dut hitza hiztegietan aurkitu eta ez dut Zarautzen inori galdetzeko astirik ere izan. Baina zerbaitetarako balioko dizulakoan.
Anjel
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kabanarro ez daukat jasota, bai, ostera,"trabañarro", "traganarru" eta "tragarroi". Bitxi da "kaba-" hori. Sarritan ustekabeko hitz-gurutzaketak gertatzen dira eta herriak ohartu gabe itxuraldatzen ditu hitzak. EtnoMet-en lehenengo artikuluxka horretaz aritu zen iaz. Mila esker zure informazioagatik.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Arrazoi zenuen hitz-gurutzetaketarenarekin: laurogei bat urteko arrantzale getariar batek Zarauzko kabañarru horri tabañarru esaten dio. Hortik trabañarru edo tragañarrura ez dago alde handirik.
Anjel

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda