Euri zirtzila eta Gora San Fermin!

“http://www.gregoryeditions.com/SJ-Rain-Rain-Go-Away_Z.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu nolako izendapenak dauzkan euskarak "euri mehea" adierazteko. Azkena, euriaren "zikinkeria"-rekin zegoen loturik. Izan ere, irudi asko erabiltzen ditu euskaldunaren adimenaren begiak, zenbat-gura, alajaina! Gaur, itsasertzean, bederen, horrelako euri motaz goza gaitezkeenez gero, beste metafora bat zabaldu nahi genuke: euri zirtzila. Dakikezuenez, norberaren arroparen egoerari lotzen zaio, arropa zarpaila, urratua, saretua... baita gauza hutsala ere, edo garrantzirik gabekoa... Bada, horrekin dauka zerikusia Euskal Herriko ekialdean erabiltzen den delako "euri zirtzil" honek. Ikustagun zerrendatxoa:

euri zirtzir, zirzira : L-Hazparne. Euri-zirzira ari da. Azkue. Hiztegia.
euri zirtzirika : BN-Arnegi.
euri zirzil: Azkue. Hiztegia.
euri zirzirika : BN-Uharte-Garazi
uritxirtxira : L-Donibane Lohizune.urixirlintxa: L-Azkaine.uri-xirtxira : Lapurtera. Harriet. Hiztegia

zerzera
: Erronkariera. J.M. Iribarren. Vocabulario Navarro. Adiccioneszirtzira : L-Ainhoa. Azkue. Hiztegia
zirzirra
: N-Uztarrotze. Azkue. Hiztegia.
“http://www.jotake-lahaine.org/argazkiak/gizartemugi6/images/chupinazo2_jpg.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda