Azkenean, lotaro

“http://www.speight.org/together%20sleep%20graham%20ev.JPG” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Udaberriaren amaieran eta udaren hasieran giro bero eta sargoritsua jasan ondoren, azkenean ohean lo egiteko aro egokiagoa heldu zaigu. Izan ere, Euskal Herriko bazter askotan aspaldi honetako tenperaturak nekez jaitsi zitezkeen 20 gradutik. Hori dela-eta etxe barruak berotu samartuak genituen eta beroak bizitokia finkaturik zeukan etxeko zoko gehienetan. Orain, haizearen norabidearen aldaketarekin, ipar-mendebala, edo, gaueko tenperaturek dexente egin dute behera eta etxeak behar bezala egurats ditzakegu. Hortaz, askoz ere aproposagoa egunotan dugun eta izango dugun eguraldia lo egiteko. Horrelako giroa edo aroa izendatzeko euskara bi atzizkiz (izen?) baliatzen da: aro eta giro. Bitxia da bi atzizkion erabilera eta zabalera: eremu bertsuetan egin ohi dute bat. Aurkitutako aldaerak honako hauek dituzue:

loaro / logiro: G-Oñati. Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.
logiro egon: Gipuzkera / Lapurtera. Logiro dago. Justo M. Mokoroa Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
lotaro : Bizkaiera. Lotaro dago gaur. (B-Mundaka). Azkue. Hiztegia.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda