San Juan, San Juan..., nekez etorri eta bizkor joan!

“http://enlamadalena.net/IMG/jpg/sanjuan_hoguera.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Izenburuan den atsotitza Juan San Martin zenak jasotakoa da. Badirudi Donienek lanak dituela heltzeko eta gero oso azkar joaten dela, jaia laburregia dela, alegia. Han-hemenka barreiaturik baditugu San Joan eta aroa dantzan ipintzen dituzten esamolde eta atsotitz batzuk. Gehienak eguraldi euritsuari loturikoak dira. Beraietariko batek, gainera, Euskal Herrian uda oso laburra dela ematen digu aditzera. Antzina horrelakoa izango zen? Gaur eutsiko ote dio ala gure suteak euriak amatatuko ditu?

"San Juan larraka (eguraldi kaxkarra) urte guziko marraka".

"San Juan euritsu, urtea ogitsu".

"San Juan bagilian denpora ederrean, artoak eta gariek gorde, zapoak eta subiak erre!"

"San Juanetako auriak, ez ardo, ez ogi, ez aragi".

"Udara, San Juanetatik San Pedrotara".

"San Juanetan eguzkiak dantzan. San Juanetan, euri garoa".

Iruzkinak

Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, Janire:
Aspaldi akabe nendun karrerie. Ikisi nendunien kasik irakasgai gehiau geneukazan erderaz euskeraz baino. Hasikeran Gasteizen hasi nintzan baie aldi berian beharrien nenbilen lez ezin nintzen klasera joan eta 4. mailan Deustura aldatu nintzan arrastien klasera joan ahal izateko. Baie, orain tesie Gasteizen dekot inskribaute. Ikisi gitxi in nendun eta tesiaren gaiaren ganeko loturarik, bapez, baie, tira behintzet bibliografie, bai.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...