Ijito euria

“http://www.c-j.ch/lessoc02/images/020706/pluie-b.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Zapatu eta domeka goizean, gure inguruan, behintzat, azkenaldi honetan oso ohikoa izaten ez den euri motak erasan zigun: euri xehe-xehea, laino edo lanbrotikoa. Gustu-gustura egon nintzen begira, ikuskizun eldarniatsua sortzen baitu. Tanta ttiki-ttikia da eta erortzeko abiadura ere motel samarra. Gaitza gertatzen da zenbaitetan sailkatzea. Gaur jasota dauzkadan zenbait berba emango ditut argitara, batez ere "huskeria" edo "zikinkeria"-rekin zerikusia daukatenak. Izenburukoak, jakina, ez dauka ez batarekin, ez bestearekin zerikusirik. Ez litzateke politikoki zuzena izango. Aipatu didatenez, gaur egun Nafarroako Ezkurra herrian erabiltzen dute ia ia bustitzen ez duen euri klase hori izendatzeko. Hona hemen horrelako zenbait euri mehe:

(e)ulipixa: Lapurtera. Lhande. Hiztegia.
(
euri)garapa
: 1. B-Mungia. 2. B-Markina. Azkue. Hiztegia.
euri-kiza
: B-Markina. Azkue. Hiztegia.
euri kizi: Arratserako euria izango dala ta euria bere ez euri kizia edo zaramea edo ziriña edo landurra, truizu edo erauntsi edo zaparrada ederra baiño. Euskalzale, 1899, 88 or.
euri-memel
: Bizkaiera. Azkue. Hiztegia.
euri-mirrizka
: G-Aia, Donostia, Usurbil. Azkue. Hiztegia.
auri uger
: B-Laukiz
euri uger
: 1. B-Meñaka. Iñaki Gaminde. Meñaka Berbarik Berba. 2. B-Mungia. Jasone Larrinaga.
euri xirphil:
L-Bardoze.
euri-sarama
: B-Lekeitio. Euri-sarama onegaitik egongo ete gara mendira barik? Azkue. Hiztegia
euri-zarama
: 1. B-Fika. 2. B-Lekeitio. Euri-zaramea danean, aztalakoan bustiago egiten gara euri-zaparradatzan baño, bai ta ez gitxi" / "Arratzerako euria izango dala ta euria bere ez euri kizi edo zaramea edo ziriña edo landurra, zaparrada ederra baino. (Euskalzale, 1899, 88 or.). Azkue. Hiztegia.
aurisirin
: B-Uribe-Etxebarri.
euri-zirin
: 1. B-Lekeitio. Azeria euri-zirinak bakarrik izorratu ei eban. Lekeitioko Berbak 2. 2. Bizkaiera. Garia burututa gero euri ziriña bada, galduak gara, gorriñeak yoko deusku labore guztia. Azkue. Hiztegia.
lanbro zirin
: G-Bergara.
lañuger
: B-Getxo.
zamar
: Azkue. Hiztegia.












Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Jar ezazu "ijito-euria" ere, gizona! Egunen batean beste ikertzaileren batek aurkituko du ipuin politen bati egiten ziola erreferentzia...

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Uffff!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai