Eguraldia agindu bezalakoa

“http://ganzorrotz.webgune.net/images/argazkiak/artzi/vista7.2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Domekaz geroztik aro ezin gozoagoan murgildu gara: ez bero, ez hotz. Hotz izaten gara eguzkitan eta bero izaten gara itzalpean, hau da, bero hotza egiten du. Hauxe dut nik atsegin, eguzkitan egon eta berorik ez. Hori dela-eta, horrelako egoera adierazteko esamolde bila jardun dut eta sarritan bezala Mokoroak eman dit erantzuna:

eguraldia aginduta egina bezalakoa adj.: Bizkaiera. Aginduta (esanda) egiña-langoa..

eguraldia agindu bezalakoa: Bizkaiera. Eguraldia agindu balebe-lakoa dauke.

Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Explikatzen duzu parenthesis artean zer den bizkaieraz agindu (esan).

Ez dut esango nik esan ez denik hurreratzen tu agindu berbak esan nahi duenera, baina bai ba diot ezen agindu ez dela esan. Agindu da promesa egin edo prometidu. Exemplua: agindu deust bazkaria pagauko deustala.

Uste dut ezen parenthesis hortan ba dagoela purismoaren aztarrenik.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Jainkoak edo dena delakoak nazan libra!
Nik neuk ez dut "esan" sartu. Mokoroa zenak egin zukeen!
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Trankil hartzekoa da, behintzat trankilago, ze ez dago eta ez da egongo inor guztia osoro totalean ondo biribil egingo duenik, ez nik neuk eta ezta zuk zeuk, ez hango urliak. Ez nago ziur dagoenik bekatu venialik baina mortalik ez behintzat hemen arlo hontan.

Mokoroak esan edo bestek berdin da, ezen agindu hitzak esan nahi duela mendebal euskaran prometidu edo prometatu. Orain argiago ikusten dut ezen dela purismoaren mostra bat gehiago ikusirik dagoela an Mokoroaren textu bat, ze Mokoroa zen bere denborako eta epokhako gizona eta frailea, noiz XX. mende erditsuan zegoen purismo lexikala indarrean nola ere dagoen orain, baina orduan beste kharakteristika batzuekin.

Esan dezagun (edo, ditzagun) gure opinioak trankil eta ardurarik gabe beharko gaituela gero beharbada barkatu Jainko Jaunak baldin egin badugu okerrik. Trankil.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Ondo da. Jarrai dezagun libreki iritziak ematen.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda