Artizarra
EtnoMet-en ortziari lekutxoa ere egiten diogu. Etno-meteorologiaren barruan “Etno-astronomia”-k ere badu zer esan luzerik. Izan ere, antropologiaren adar batek zaku berean sartzen ditu bi eremuok.
Egunotan Artizarra erraz ikus daiteke denbora laburrean eguzkia gorde ostean, ipar-mendebaldean, behe-behean, ostertz aldean. Hilaren amaieran ezari-ezarian gora egingo du eta Merkurio eta Saturnorekin lerrokatu egongo da. Venus, ilargiaz gain, ortziko argizagirik distiratsuena da; beraren distira hain da bizia ezen zenbaitetan egun argitan ere ikusten baita. Hortik datorkio, dirudienez, “artizar” edo “argi izar” izena. Egunsentian edo ilunsentian ikus daitekeenez gero, beste bi izen ere jasotzen ditu: “alba, goizeko eta egunsentiko izarra.” Frantsesez erabiltzen den “l’etoile du berger” izendapenak –artzainei bidea erakusten omen dielako- badu ekialdeko euskalkietan ordainik: “artzain izar”
Tesiari begira datuak bildu nahian, hemen adieraziko ditut jaso ditudan izendapenak, baina aldaerarik aipatu gabe, hau da, ez dut herriz herriko zerrendarik emango. Zuk, irakurle, besterik erabiliz gero, bertan agertuko bazenu eskertuko nizuke.
Alba(ko) izar
Argi izar
Artizar
Artzain izar
Astizar
Aurkizar
Benus
Dendari izar
Egun(sentiko) izar
Eguzkiaren ume
Eguzki izar
Gau izar
Goiz(eko) izar
Idi ohoin
Izar handi
Iruzkinak