Udako tenporak

“http://coopergallery.com/Cooper%20Gallery/Borders/Cows%20in%20The%20Mist.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Ohi bezain garaitsu eta txukun ematen du Pello Zabalak tenporen berri EHKMEren webgunean. Laburbilduta honako hau adierazten du:

"...ez antizikloi fijorik eta ez haize nahasmen apartekorik, eguraldiak aukera anitzak ekar ditzake uda honetan, proportzio asko egun berean eta tokian tokiko aro ezberdinak ere bai. Izan genituen antzerako udak orain urte batzuk. Iparrak ez du bere muturra erretiratu nahi kostatik: barnealdean, aldiz, hego farfailak ere ez dio utzi nahi bere terrenoari, zeruak askoz garbiago mantenduz. Kostaldean laino xikin eta lainobera nahi baino gehiago izan daiteke, tarteka lanbroz bazterrak buxtiz. Euri askorik gabeko aro horietakoa, lardaxka egunekin... eta barnealdean, erruki lehorrarekin!

Lehorraren beldurra presente egon daiteke. Ez dugu ahaztu behar azken 8 hilabetetan, euri asko bota duela kosta eta gure mendiotan. Arantzazun, zehazki, urritik hona, 1500 ondo pasa bilduak ditut dagoeneko. Eta asteburu honetako fronte bikoitzak, hain busti gutxi ekartzeari, horren seinale izateko traza hartzen diot".

Egunez eguneko informazio zehatz eta xehetua, hementxe bertan: udako tenporak

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda