Haize iharra

“http://www.fotofacil.net/Fotos3/f3h7448g.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Atzo jakinarazita bageunden ere, bortitz samar jo gintuen hego haizeak eta berekin dakarren bero galanta. Bazter askotan 35 gradura ailegatu ez ziren, ba! Aurreko batzuetan ere aipatu izan dugu hego haizea eta geroan aipatu ere egingo. Izan ere, Euskal Herriko haize-arrosan bigarren haizea dugu ipar-mendebalaren atzetik. Izendapen ugari dauka euskarak horrelako haizeari irizteko. Oraingo honetan haizearen ihartasunari erreferentzia egiten diotenak emango ditugu aditzera:

axeier: B-Getxo. Kontrako aldean, hegoaldetik datorkigun haize siku hori axeierra deitzen da, igartu edo lehortu egiten duelako. Andoni Llosa. UK, 2002-12, 35 zenb.

aixe iger: B-Arrieta. Orduen esaten dxakon, o, ire pe, gustidxek, aixiek eroan bioskus, aixe igerra dau.Iñaki Gaminde. Arrieta Berbarik Berba.

axe iger: B-Leioa. Urriten beti egoten da au axe igerra. Iñaki Gaminde. Leioa Berbarik Berba

haize / aire eihar: L-Bardoze.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...