Ekherri

“http://p.pellot.free.fr/photos/soleil.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Atzo, goibeltxo argitu bazuen ere, eguna aurrera joan ahala, eguzkiak hodeiak jan zituen apurka-apurka. Gaur hodeiak daude egon, baina eguzkia nagusitxo da ortzian. Eta eguzkia hizpide dugularik, galdutzat ematen nuen hitz eta kontzeptu ezin bitxiagoa ekarri nahi dut hona: ekherri. Baina, ez, ez omen dago galduta. Iturri guztiz fidagarriek adierazi didatenez, gaur egun, oraindik Lapurdiko Bardozeko zaharrek erabiltzen dute. Bejondiela! Duvoisin idazleak hauxe zioen ekherriri buruz: ekherri ete ekhi ez dira nahasi behar. Ekhi beti eguzkia da eta ekherri-k ekhi-ren berotasunaz baizik ez hitz egiteko erabiltzen da, hau da, "ekherritan berotu". Eguna goibela bada, ez da ekherri, berba hori argitzen duen eguzkiari ez baitago aplikatzerik, berotzen duenari baino. Beraz, zoragarria bereizketa!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Agur kepa, eguraldiari buruzko zure blog hau aurkitu berri dut. Aturriko euskara ikertzen ari naiz eta esan nahi nizuke "ekheerri" hitza Bardozen ez dutela bakarrik zaharrek esaten. Lagunduko dizulakoan, Kristina. cencinar001@ikasle.ehu.es.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aupa, kristina!
Mila esker! Gazteagoek ere erabiltzen badute, hainbat hobeto. Oso ederra da adierazi nahi duena.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Dena den, Bardozen "iguzki" ere ezagutzen da, baina baldintza batzuen araberako erabilpen mugatua du. "Beroa" eta "argia" bikotearen berri Duvoisin kapitainaren laguntza jasotzen zuen L.L. Bonapartek ere eman zuen, honatx (Bizkaiko Aldundiko Liburutegian eta Azkue liburutegian kontsultagai diren datuak dira): < ekhi-ekheeri > , dardarkari bakar batez, < ekheerri xekheberrix > - < x > zeinuen bidez Bonapartek hizkera horietan ezagutzen ez ziren aldaerak harrapatzen zituela interpretatzen dut-, < ekherri sourtout pour la chaleur >, < ekhia: sourtout pour la lumière > eta < ekhibegi=rayon (Celhabe)> -Celhabe Bardozeko itzulpena bera egin zuen apaiza da-. Hortaz, balizko "ekheberri"rik ez da -hitz honen ahoskeraren azterketan sakontzen ari naiz-. "Beroa/argia" dirudi menderik mende urtuz joan den ezberdintasuna. Hain xuxen ere, nik, momentuz, entzun ditudan Bardozeko euskaldun gehien-gehienek, ez dute jokabide hori jarraitzen. Aturriko euskara ikertzen nabilen sei urte hauetan bildu ditut zure ikergaian interesgarriak liratekeen izendapenak. Ba al duzu blog honetan idatzirikoez landako daturik? Harremanetan jar gintezke, nahi baduzu. Lagunduko dizulakoan, ikus artio. Kristina. cencinar001@ikasle.ehu.es.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda