Zarrazoia

“http://www.stopdesign.com/log/img/200307/fog.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Gaur goizean goiz jaiki, leihotik so egin eta mendi eta zokoetan lainoa ikusi dut, bata itsatsita, bestea narras, beste bazter batzuk behelainoak hartu ditu. Askotariko lainoak bide ditugu, oso desberdina omen da kanpotik sumatzen den lainoa edo lainoaren barruan egonez gero, edukitzen den sentipena. Euskal Herriko herri gehientsuenek izendapen bereziak dauzkate, itsasalde zein barrualdekoek. Ez da inondik inora arrotza lainoa. Hori dela-eta, Bizkai aldean erabiltzen den izendapen bat ekarri nahi dut hona: zarrazoia. Irakur dezagun zer dioen jendeak:

1. “Geldi geldi lotxen dana sarrasoi da" Iñaki Gaminde, Gatika Euskaraz.
2. "Ba talako dekot nik, sarrasoi ta laño" Iñaki Gaminde, Leioa Berbarik Berba.
3. "Lañoa be beyen dauenien ba, sarrasoye itzela eoten da". Arrieta, Berbarik Berba. Iñaki Gaminde.
4. "Guk esaten du, sarratu daunen, asko daunen "ene seláko sarrasói dau!", bere esaten dako embata, esta eser ikusten. Embata da baxuau dauenen." B-Lemoiz.

Zuek noiz erabiltzen duzue "zarrazoia"?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda