Pustila

Sarri askotan, euriak jarduten duelarik lurrarekin bat egiteko unean, nolabaiteko "burbuilak" sortzen dira eta jendeak esaten duenez, hori dela-eta euri asko egingo du. Ziur asko izendapen ugari zango ditu gure euskalkietan. Oraingoan Iñaki Gamindek Bizkaiko Meñaka herrian bildutako "pustila" izenaren berri eman nahi dugu:
pustila: B-Meñaka. Pustillek urtetan deudenian or euri asko (pustilek irteten dutenean hor euri asko). Iñaki Gaminde. Meñaka Berbarik Berba.
Zuek besterik erabiltzen duzue?
1 Comments:
At 12:51,
Anonimoa said…
Gipuzkoako Goiherrin "puxturiak" egiten dira ahoan -ezpain artean- txistuarekin: adibidez haurrek txikitan egiten dituztenak. "Pustilak" irakurrita horren baliokide dela esan liteke, baina Sinonimoen hiztegietan behintzat ez dator. Oker ez banago, mendian asko ibilita edo oinetako desegokiak eramateagatik ateratako babak ere "puxturia" edukitzen du.
Tomax.
Argitaratu iruzkina
<< Home