Ostagia
Oraingoan gaia ez da izango etnometeorologiaren eremuan herriak erabili ohi duen hitzen bat, terminologia baizik. Ez nago ziur, baina uste dut Azkuek asmatu zuela "ostagi" hitza fenomeno atmosferikoa adierazteko. Behintzat, Euskalerriaren Jakintzan laugarren liburukian 105. orrialdean honako hau dakar: Lan onen lenengo liburuan, bekuski irakurleak ostagi onen (ostadarren) beste amazazpi izen.
Seguru asko Azkuek bere buruan "ortzi, ost-" eta "-ki" (-gi) erabili zituen horrelako neologismoa sortzerakoan. Antzeko beste zenbait arrakastatsu suertatu dira. Adibidez, "aldaki", "argazki", "aterki", "izozki", "gardenki", "zuzenki"... "Izozki" dela-eta, Lhandek bere hiztegian "izotz zatia" dela adierazten du. Ea zenbat izozki jaten ditugun aurrerantzean! Ni neure tesian erabiltzen hasia naiz denbora guztian "fenomeno atmosferikoa" ez erabiltzearren eta egia esan, erosoa eta laburra da. Ez dut uste arrakastarik izango duenik, baina beraren alde egingo dut. Zer deritzozue?
Iruzkinak
Tomax.