EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/04/11

Haizeen izendapena ahozko hizkeran

“http://dnd.gazeta.ru/dnd_wind.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Ez dira asko, ez, etnometeorologiaren gainean egindako lanak. Badira bakar batzuk han-hemenka sakabanaturik. Aztarrika ibili beharra dago eta sarritan lanak zahar samarrak izaten dira. Hala era, berririk ere badago eta beraien artean EHUko Gotzon Aurrekoetxea irakasleak haizeen izendapenari buruzkoa 2000. urtean argitara emandakoa interesgarrienetarikoa da. Artikuluaren izenburua "Haizeen izendapena ahozko hizkeran" Txillardegi lagun giroan, UEU deritzon liburuan agertzen da. Euskaltzaindiak egiten diharduen Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa (EHHA) baliatuz, bertan galdetzen diren lau-haize motak oinarritzat hartuta -guztira, 839 item- ondorio interesgarri batzuetara heldu da:
1.Haizeak izendatzeko sistemarik hedatuena puntu kardinaletan oinarritzen da. Nagusi ere bada lurralde bakoitzean, Zuberoan izan ezik.
2. Erdararen eragina ez da handia, ez eginkorra. Hala ere, nabarmnetzekoa da iparraldeko haizeari dagokionez, nahiko kopuru handian erabiltzen dela mailegaturiko hitza (norte...)
3. Ipar haizea izendatzeko lurralde guztietan da nagusi ipar haize eta maila apalago batean beheko haize.
4.
Hegoaldeko haizea izendatzeko hego haize. Beste hitz batzuk gura izanez gero, hor daude herriko haize eta goiko haize (Batez ere Bizkaian eazgutzen direnak).
5.Ekialdeko haizea izendatzeko eguzki haize da nagusi (Bizkaian izan ezik beste lurraldeetan ezagutzen dena). Ondoren Bizkai-Gipuzkoan erabiltzen den napar-haize.
6.
Mendebaldeko haizea izendatzeko mendebal haize da zabalena eta Zuberoan izan ezik gainontzeko lurralde guztietan hedatuta dagoena. Gallegu haize, Hegoaldean, eta itsas haize, batez ere iparraldean, ere zabalak dira.
Lan eskerga, zabala eta estimatzekoa Gotzonek egindakoa.

5 Comments:

  • At 12:10, Anonymous Anonimoa said…

    "Iparraldeko haize" diozu batean eta "Hegoaldeko haizea" bestean. Aldiz, beste batzuetan "Ipar haize" eta "Hego haize" ere bai. Nik beti "Ipar haize" eta "Hego haize" entzun izan dut, eta nahasgarriak iruditzen zaizkit (aparte erdararen eraginez egindako itzulpen txarrak iruditzea) beste biak.

    Euskadi Irratian egunotan goizetan (Etxezorturen informatiboan) eguraldiaren berri ematen duen neskak ere "Iparraldeko haizea" aipatzen du behin eta berriro. Kanbo edo Baigorrin jotzen duen haizea ote da orain gurera etorri dena? Ala eki haizea datorkigu, Iparralde deitzen dugun hori Gipuzkoar eta Bizkaitarroi ekialdean geratzen zaigulako?

    Etno eta Met egiten duzunez, dokumentatuta edukiko duzu ea "Iparraldeko haize" hori gure tradizioan txertatua ote dagoen, ala mania moderno bat ote den. Monakoko Rainier ("Renie" ahozkatuta) zenari behin eta berriro (ai, "Hola"ren eragina guregan!) Rainiero deitzearen antzeko mania bat.

    Tomax

     
  • At 12:52, Blogger Kepa Diegez said…

    Gotzon Aurrekoetxearen hitz berberak daude adierazita, nire ustez, era generikoan. "Iparraldeko haizea" nire datutegian Behe Nafarroako Armendaritz herrian baino ez daukat jasota. "Hegoaldeko haizea" inon ere ez. Agian, oso modernoa da. Nik neuk ez nuke sekula ere erabiliko "Iparraldeko haizea". Izan ere, nik neuk "iparraldean dagoen haizea" ulertzen dut. Beraz, badirudi ez daukala tradizio handirik.
    Bestalde, "Zozomikoreak" direla-eta beste bi erantzun dituzu.

     
  • At 18:27, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Lehenengo konklusioa da hon Gotzon Aurrekoetxea ezen "1.Haizeak izendatzeko sistemarik hedatuena puntu kardinaletan oinarritzen da. Nagusi ere bada lurralde bakoitzean, Zuberoan izan ezik.
    ". Datozela haizeen izenak puntu kardinaletatik da hori, baina nire eretxiz eta intuizioz -ez estudio batetik- da alderantziz. Esaten da "iparra dabil", orduan niretzat -eta berriz errepikatu nahi dut, ezen dela intuitio bat soil- "iparra" da haizearen izena, zeinak eman dio izena puntu kardinal bat; dudarik ez dago ezen konzeptua hon "puntua kardinal geographikoak" da historikoki modernoagoa ezi haizea. Zuberoan ere entzuten ahal da gauza bera kin "hegoa", zeren entzuten bait da biak soil "hegoa" eta baita "haize hegoa".

    Bizkian esaten dugu ere "erreka haizea" eta "hembra haizea", lehenengoa ez dakit ez den deformatioa hon "herri haizea".

     
  • At 16:37, Blogger Kepa Diegez said…

    Seguru asko, arrazoi duzu, Erramun: puntu kardinalen izendapena haizeetatik datorke. Hori dela-eta, uste duzu antzinako euskaldunak hiru puntu kardinal besterik ez zuela bereizten -mendebaldea, mailegu garbia baita- ala
    nolabaiteko ingunearekiko egokitzapena ote da? Gogora dezagun "ipar haize"-aren hedadura semantikoa.

     
  • At 20:17, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Seguru asko, arrazoi duzu, Erramun: puntu kardinalen izendapena haizeetatik datorke. Hori dela-eta, uste duzu antzinako euskaldunak hiru puntu kardinal besterik ez zuela bereizten -mendebaldea, mailegu garbia baita- ala
    nolabaiteko ingunearekiko egokitzapena ote da? Gogora dezagun "ipar haize"-aren hedadura semantikoa.

    Ez dut uste nahastu behar direnik bi konzeptuak, batetik haizeak eta haizeen izenak eta bestetik puntu kardinalak direnak azken hauek konzeptu geographikoak sartuak eskoletatik, ez dakidala noiztik.

    Jakin beharko litzateke noiztik dagoen konzeptua hon puntu kardinalak eta noiz egin zen zabalkuntza soziologikoa sozietatean. Euskaraz normalean -eta uste dut heremu geographiko guztian, h. d., dialekto guzietan erabiltzen diren puntu kardinalak dira euskaraz: nortea, surra, estea eta oestea, nola ere edo nolatsu dira an Europako hizkuntza gehienak.Gogora jatort nola kontatzen duten sarri Munitibarren ezen galdetu ziotela baserritar bati terrenuen limiteak eta erantzun zuela ¿surrean? surrean ... surrean mokoak. Sudurrean mokoak edo mukiak.

    Entzuna dut ere hemen Lekeition -uste dut dela Lekeition- ezen iparra ez datorrela norte-nortetik baizik zerbait alboragotik.

    Nire ustez dira euskarazko hitz zaharrak iparra eta baita hegoa, zeinak dira izenak hon haizeak. Baina "ekialde" hitza da modernoa eta deskriptivoa, gainera lehen erabili izan da baita sortalde, zeina ere niretzat da modernoa eta neologismoa.

    Guztiok dakigun lez puntu kardinalak baino lehen ba zegoen eguzkia, kin bere importantzia handia. Levante da nondik jaikitzen da eguzkia, esan nahi du edo zuen eguzkiaren levantea. Eta bere synonymo "oriente" hitzean dago ezen dela (aldea edo orain historikoki gero, puntu kardinala) balio duena orientatzeko bitartez orain ere egunkia. Orianteren kontrastez hor dugu okzidente. Gainera aipatzeko exemplu bat diodan ezen Madrileko Puerta del Sol datorrela -nola ere explikatzen dute turistei gidek- ezen zela atea hon lehengo Madrile zaharra zegoena barruan hon murraillak zein zegoen eguzki partean; han sartzen bait zinen Madrilera tik estea edo levantea edo orientea.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------