2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.
enbat : 1. Esnaraz Berau aldia batian / ikasle guzik itxas-ontzian / aldendu ziyen aize t'enbata / ur asarreak bare laja-ta. R. Inzagaray. Euskal Esnalea, 1915, 9. 2. Gehiago dena, enbata tzar batek zuhaitzak errotik atheratu zituen oihanean. J. Elissalde, Bahnar deithu salbaiak, 133 or. 3. Itsasaldeko lainoa eta galerna”. B-Gatika. Enbata da itxosoko. Iñaki Gaminde. Gatikako Euskaraz
galarren: 1. B-Lekeitio. Itxas-gañean urrun agiri dan bits zuritxoa lendabizi; galarren beldurgarria gero. E. Larrañaga Euskal Esnalea 1921, 170. 2. Galarrena da udako ekaitza. E. Erkiaga, Arranegi, 162 or.
2. Ene! Uste dot ezin gareala barriro uretan sartu. Otoio txapelagaz dago, eta haize itzala altza dau. Galarrena dakar halakoxea eta goazen arin etxeruntz. Galarrena dakarrela-eta, ospa egin behar izan dogu Karraspiotik. Lekeitioko berbak II.
3. B-Arrieta. “Galarrena bero larridxe dauenien da, ostien datorrena, galarrena orreri esaten dxako". Iñaki Gaminde. Arrieta Berbarik Berba.
galern: G-Zestoa.
galerna: Egun eder bat hasten denean, guk uste bai iraunen duela, bethi, bainan ondikotz laster heldu hedoiak eta galernak. Arbelbide. Debozionea, 221 or. Retana Hiztegia.
galernazo: B-Mundaka, Ondarroa. Au dok galernasue (Mundaka). "Juan Franciscok esaten dela dio baina galarren gogorra nahiago du berak"
"Alvarrek Castro Urdialesen "galernazo" jaso zuen". Eneko Barrutia. Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia
galerran: B-Mungia.
zopherna: "Zopherna edo galerna". Fedearen Propagacionea 1880, 378 or.
posted by Kepa Diegez @ 6:33 PM
Argitaratu iruzkina
<< Home
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home