EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/03/18

Udaberria

“http://www.ksu.edu/ksuphoto/newwebsite/campus-scenery-large/spring-snow-Apr-97-5-Tulip-.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Oporralditxoari ekin baino lehen, bihoaz iruzkin batzuk.
Ikaragarria da azkenaldi honetan eguraldiak izan duen aldaketa. Horrelakoxea da Euskal Herriko aroa, noiz hotz, noiz bero, noiz euria, noiz elurra, hain da gaitza oreka aurkitzea. Orain egun batzuk egunotan zer-nolako eguraldia izango genuen esan izan baligute ez genuen sinetsiko, ez horixe! Ganbara pitzaturik daukagula esango ziguten. Eta izenak izana azaltzen omen duenez, izenek ez dute gezurrik esaten, herriaren arima agertarazten dute eta udaberriak ez dauka neguarekin zer ikusirik udarekin baizik. Zergatik ote? Beharbada, aspaldiko aroaren seinale ote da? Lotuago egon izan da udari neguari baino? Batek jakin! Eta datei begira udaberria hasita ez badago ere, giroz eta espirituz bai. Lortuko ote ditugu hilabete berean, martxoan, alegia, tenperatura historiko beheren eta gorena? Honela iraunez gero, marka guztiak onduko ditugu. Udaberria aipaturik eman diezaiegun birpasatxoa erabili ohi diren izenei, honako hauek, besteak beste:

bedatse.Zaraitzuera / Erronkariera,Zuberera. Azkue. Hiztegia.
belatxe
. Zuberera. Harriet. Hiztegia.
eralora . Gipuzkera? Urtearen lau denborak dira udaberria edo eralora... Kardaberaz. Eusquerar. 48-4.
primadera . Gotzon Garate. Atsotitzak.
udabarri. Bizkaiera. Illik gure begietan, baiña udabarrian urteten dabe kapullotik txiribiria biurturik (Diál. bas. 7-9) Azkue. Hiztegia.
udaberri. O usain on zerukoak! o arrosa-liliak! / nolakorikan jasaten ez baitu udaberriak! J.Etcheberry. Manual, I, 135.
uda-haspen . Behe-Nafarrera. Hiribarren Euskaldunak.
uda-haste . Eguna ganbiatzen baita bethi gabera, uda-hastea edo belhartza edo belhartza udara. S. Pouvreau. Philotea, 469 or.
uda-hats . Ez bada ere bethi uda-hatsean (lurra molde gaitz delakotz) agertzen du mokoa uda-azkenean bederen eritasuna jainko maiteak igortzearekin. Fedearen propagacionea 1983, 70 or.
udakhai
l.BN-Bardotze.Azkue.Morfologia, 202.
udalen . Udalenak elorria, / et' elorriak udalenari / loramortxaka zuria. B. Gandiaga. Elorri, 32.
udaraberri . Udaraberri zan ta gure etsaiai zer edo zer egiteko asmoz ziran. Apalategi. Euskal mutillak, 41 or.
udasiera . N-Etxarri Aranatz. Azkue. Hiztegia.
udaste . Zergatik abesten ez / dezu udaste ederrean, / mendi, zelai, baratzak / apain dagoztenean? C. Sagarzazu. Ixil-ixilik.
udats.Udatseko edo primaderako nere itzuliak eginak nituen. Fedearen Propagacionea 1907, 230 or.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------