Haize hegoa
Ez dut inoiz hego haizea maite izan. Ez dut beroa atsegin, aukeran hotza nahiago. Baina, jakina Euskal Herrian "föhn" efektua dela-eta hego aldetik etortzen zaigun haizeak mendiak zeharkatuta giroa berotzeaz gain, gure arima ere astintzen bide du. Zein urtarotan gauden nazkatzerainokoa izan daiteke niretzat. Neguan, adibidez. Ohiko tenperaturak halako bi egiten du gora. Beste batzuek, ostera, ikaragarri dute gogoko hego haizea. Ulertezin gertatzen zait. Eta badirudi iraungo duela. Tira, aste santuko oporrei begira baten bati ez zaio batere txarto etorriko!
Eta hego haizea hizpide dugula, behin baino gehiagotan aipatu izan dugu berau blog honetan, oraingoan Azkuek Behe Nafarroan jasotako elezahar ezagun bat plazaratuko dugu. Honela dio:
Aize-Egoa printzesa baten arima da. Printzesa harek, Espainiako erregerekin ezkontzeko, Baxenabarre eraman zuen Espainiara dote-gixa. Gero Frantziak Espainiari gerra batean irabazi zion. Printzesa hura ezta kontent eta maiz yiten da bere dotearen erreklamatzerat, Aize-Egoaren iduria hartuz!.
Iruzkinak