Elurra paupaka

“http://www.rochambeau.org/galerie/galerie0203/neige/neige007.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Aspaldian ez bezalako negua dugu aurtengoa. Euskal Herriko zenbait bazterretan laugarren elurtea dute egunotakoa. Lurra berotzen ala hozten ari? Nork jakin! Iaz ere, urtarrilaren erdialdean hasi eta martxora bitartean behin baino gehiagotan etorri zitzaigun elurra agur egitera. Aurrekoan, elur-motak genituen aipagai eta gaur elurra nola egiten duen izango dugu hizpide. Honako hauek plazaratuko ditugu, besteak beste:

gilboka eta matazaka. Gipuzkera. Elurra asi zan, gilboka ta matazaka. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
mara-mara. Bizkaiera / Gipuzkera / Goi-Nafarrera. Uso luma txurien / antzez mara-mara / elur-ostoak datoz / mendi ganetara. E. Arrese. Txindor, 123 or.
maramarai.
N-Gaintza. Elurre maramarai dula.
paupaka.
N-Bidankoze. Orai beran dago elurra paupaka. Azkue. Hiztegia.
zapa-zapa. BN-Jutsi.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda