EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/01/26

Elurtza



Bai, gaur Bizkaiko itsaertzeraino heldu da elurra, ondo heldu ere! Aspaldian ez ikusitako elur-erauntsi handi samarren ikusle ezin harrituagoak izan gara. Argazkian Deustuko kanalak eta Ibaizabalek bat egiten duten tokia. Ikus daitekeenez, bazterrak zurituta daude. Elurtza hitza dela-eta, honako aldaera hauek aurkitu ditugu:

Edur-aldi: G-Eibar. Oiñgo edur-aldixa lakorik ez da izan urte askuan. Toribio Etxebarria. Lexicón del euskara dialectal de Eibar .

Elhurketa : Elhurketa handia erori da. Duvoisin. Hiztegia

Edurte : G-Oñati. Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.

Elhurte : Neguan elhurte batez / Laztanak eskuta batez / Zudurra zapaturik. Oihenart. Atsotitzak-Neurtitzak, 167.

Elurte : Erronkariera / Gipuzkera / Goi-Nafarrera. Azkue. Hiztegia.

Edurtza : Bizkaiera / G-Eibar. Kerizpietan udabarrian aurrera irauntzen eben edurtzak. Toribio Etxebarria. Lexicón del euskera dialectal de Eibar.

Elhurtze : Erori zen gabaz elhurtze handi bat. Retana Hiztegia.

Elurtza : P. Bera. Hiztegia.

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------