Euria ibaika

Gaurko Joxe Landa meteorologoak euri-lardatsa iragartzen bazuen ere, eguraldia trakestu eta egun guztian etengabe aritu du adarka, barra-barra, galanki, gogotik eta... zenbait tokitan esaten denez, ibaika.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Tomax, euria "ibaika"-ri buruzkoa abenduaren 2koa zen, ez gaurkoa.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Tomax, mesedez, bidal ezazu berriro zeure iruzkina, nahi gabe ezabatu dut eta.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Euri suilez ari du

Horrela entzun nion gure aita zenari zaparrada gogor bat ikusita. Gipuzkoako beterrikoa izanik, ez dut uste berak gaztelerazko "llueve a cántaros" itzuliko zuenik, baina egia da euskarazkoa horren igualtsua dela. Edo "euria" kenduta, begiratu eta "suilez ari dik".

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Tomax, "suilez ari" dela-eta, oarintsu ikusi dut Elhuyar hiztegiak badakarrela. Begiratu " a cántaros".
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Euria erraraka

"Euria suilez ari du" esaten dela eta, Gipuzkoako Goierriko gizon bati entzuna diot: "Euria erraraka ari du". Errara hori batek pentsatuko luke "llueve a herradas" horren familiakoa dela. "Herrada" Hiztegia 3000k "edarra" itzultzen du.

Tomax.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda