EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2004/11/16

Oilo loka bere txitekin: Pleiadeak

Pleiadeei dagokienez, makina bat ele zahar eta legenda daude mundu zabalean. Bitxi-itxurako izar-mulzo hau Lurretik 415 bat argi-urtera dago eta zazpi izarrez osaturik. Pleiadeek antzinako kultur askori urtaroen segida adierazten zioten. Udaberrian argitzean ateratzen dira ereiteko garaia dela iragartzeko. Udazkenean ilunabarrean irteten dira, uzta egiten den bitartean. Eta azaroan ortzian bere kokapenik gorenera heltzen dira. Hori dela-eta, Australiako aborigenek izar horien omenez ospatzen dute Urte Berria. Pleiadeek jai frankorekin daukate lotura garbia: Halloween, Domu Santu Eguna, Mexikoko Hildakoen Eguna eta aztekek egiten zuten errito landu-landua. Izan ere, beraien egutegiak, 52 urtekoak, goi-goia jotzen zuen gizakiak hiltzean, Pleiadeak gauerdian punturik gorenera iristen zirenean. Ele zahar ugari dago han-hemenka. Ez omen dago arrazoizko azalpenik Pleiadeei buruzko istorio ugarien kopurua azaltzeko. Izan ere, ortzira begiratuz gero sei izar baizik ez dira ikusten, zazpigarrena ez. Hala ere, euskaraz zazpi zenbakia nagusi bada ere, gehien erabiltzen den izendapenean oilo loka bere txitekin lokuzioarekin eralazionatzen da. Ingelesez ere The hen and chickens arrunta omen da. Zein da hizkuntza bien arteko zubia?
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------