Ipar haizea dakar

Badirudi egunotan ipar haizeak Euskal Herriko bazterrak astinduko dituela. Jakina denez, itsasaldeko toki askotan ipar haizea ez da nortea izaten ekialdeko haizea baizik. Baina kostaldean bakarrik? Antza denez, ez. Iñaki Gaminderen Arrieta Berbarik berba izeneko liburuan agiri denez, Bizkaiko barnealdeko Arrieta herrian ere ipar haizea ekialdetikoa da.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Arrasto txiki bat puntu kardinalen gainean. Patziku Perurenak oso artikulu jakingarria dakar azken liburuan, "Harrizko pareta erdiurratuak" horretan, haize klaseez eta puntu kardinalez.

Oraintxe bertan ez daukat eskueran liburua, baina, gomutan dudanez, "nortea" ipar-ekialdeko haizeari esaten zaio leku batzuetan. Argibide gehiago nahi duenak jo dezala horra.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda