Euri-zaparrada
Meteorologia Hiztegiaren arabera, zaparrada prezipitazio zakar eta sarritan laburra da; haren tantak beste prezipitazioenak baino handiagoak izaten dira. Ezaugarri nagusiak dira bat-bateko hasiera eta bukaera, intentsitate-aldaketa azkarrak eta, askotan, zeruan ostarteak azaltzea.
Euskaraz herriak hainbat molde dauzka "zaparrada" adierazteko. Adibidez, J.A. Mogelek "Peru Abarka"-n "indriska" erabiltzen du: "Jaitsiko dira meza entzutera jaiegunetan, indriska ta edurra bada bere" . Eta inork era hau ihartuta zegoela pentsatzen bazuen ere, orain dela gutxi Markinatik banandutako Bolibar herrian "indriske" entzun dugu. Beste inork erabiltzen du forma hau?

Iruzkinak