Euri lardatsa

Joxe Landa meteorologoak "euri lardatsa" iragarri digu gaurko, hau da, etengabe ari ohi duen euri mehe hori. Badira beste izen batzuk, baina berdinak dira?: "euri langarra", "euri zarama", "euri lantsurda", "euri xehea", "euri zirina"....

Iruzkinak

Hau esan du inaki ugarteburu gastañares erabiltzaileak…
Azken urteotako literaturan era askotara ageri da euria. Seguru nago ahoz mila modu gehiago ere badarabilgula, baina honako hauek dira azken urteotan idatziz agertzeko merezimendua irabazi duten(etako)ak.

euri azidoa
euri beltza
euri bortitza
euri ekaitza
euri epela
euri erasoa
euri erauntsia
euri fina
euri gautarra
euri gozoa
euri hotza
euri izoztua
euri lanbroa
euri langarra
euri larregi
euri mantsoa
euri mardula
euri mehea
euri nitrikoa
euri sare-sarea
euri sarria
euri sendoa
euri tematia
euri tropikala
euri tzarra
euri ugaria
euri uharra
euri xehea
euri(-)zaparrada
euri zeharra
euri zemaia
euri zirina
euri ziztrina
euria
eurialdia
euri-haria
euri-jarioa
euri-jasa
eurikara (eguraldi eurikara)
euritea
euritsua (eguna, goiza, zerua...)
eurixka

(iturria:
http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/
hara jo behar adibideak osorik irakurtzeko)

Denetarik dago hor: aspaldi ere erabiltzen genituenak dira batzuk (euri xehea), berriak dira beste batzuk (euri azidoa), metaforikoak, literarioak...
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Baimenik eskatu barik, baina zeure iturria agerian, Wikipediaratu dot artikulu honen eta euriari buruzko beste batzuen edukia:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Euri

Eskerrik asko eta parkatu atrebentzia.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Ederto!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda