EtnoMet Berria egunkarian
Gaur Anjel Lertxundik blog xume honen aipamena egiten du bere ohiko zutabean "hitz beste". Pozgarria da, benetan. Amaieran honako hau dio: "Une batez Zakilixut irudikatu dut, komikietako ontziak tutu beltzean gora bezala traganarruak zurrupatuta, antropologiak eta etnografiak eta hizkuntzak eta sexologiak bat egiten duten gune iradokizunez bete horretarako bidean, gosex amorratzen..." Sexologia eta Zakilixut direla-eta, gaur metereologoek diotenez, "hego ukituko haizea" dabil. Nik dakidala, Bizkai aldean "andraize" eta "enbraize" arruntak dira hego haizea izendatzeko. Zergatik ote?
4 Comments:
At 15:13,
inaki ugarteburu gastaƱares said…
Zuzenketa txiki bat.
Anjelena ongi irakurrita, berehala konturatuko zara Zakilixut ez dabilela "gosez amorratzen", baizik "gosex amorratzen". Beste asko bezala jakina: gosex amorratzen, gosex akabatzen, gosex itotzen... (ai ama!)
At 15:17,
Kepa Diegez said…
Egia da, hau hankasartzea! Hitz-jolas polita, alajaina!
At 11:53,
Anonimoa said…
"Hegoaixie, zoroaixie" ere esaten da. Agian hortik etorriko da zerbait...
At 18:22,
Kepa Diegez said…
Egia da, agian "andraizea"-ri "giza zoroaizea" esan behar genioke!
Argitaratu iruzkina
<< Home