Azaroa euria ere bada

Egunotan eguraldian gorabehera handirik ez dagoenez gero, beste kontutxo batzuk komenta genitzake. Adibidez, azaroa. Une honetan gauden hilabetea izateaz gain, beste esanahi batzuk ere badauzka:
1. Aezkoan, Zaraitzun eta Erronkarin azaroa urria izendatzeko erabiltzen omen zen.
2. Hostoen gaineko ihintz-tantak.
3. Azkueren arabera, Bizkai aldeko Gernikan, Ipazterren, Markinan eta Txorierri haranean, edozein arotako euri onuragarria.
4. Iñaki Gamindek Leioan jaso duenez: Asaro ixetan da, siketa edo sikun osten datorren euriri esaten yako asaro.
5.
Eta Euskaltzaindiaren EHko Hizkuntz-Atlasean, Leioan ere bilduta: Selago asaroa. Txotorra eta eurie nastean iten dau. Eurie iten dau, edurregas nasten.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...