Atzo, Bilbo aldean, behintzat, sarri gertatu zen aldi berean euria edo txingorra eta eguzkia izatea. Behinola "aixaixak bustitzeko euria" lokuzioan "aixaixak" zer izan ote zitekeen galdetzen nuen. Zuetariko bik (berriz ere, mila esker!) Oñati aldean "azeriak" zirela erantzun zenidaten. Oraingoan ere "azeriak" ditugu protagonista, eguzkia eta euria aldi berean adierazi nahi dugunean horixe erabiltzen dugulako: azeri ezteia. Inork badaki zergatik irudikatzen duen azerien ezteiak euria eta eguzkia aldi berean? Zein da lotura? Badakizue beste kulturetan antzekorik erabiltzen ote den? Uste dut "boda de raposos" entzun dudala gaztelaniaz, baina ez nago ziur. Inork badaki? Interesgarria izango litzateke galdera horien erantzuna edukitzea. Ohi legez, zenbait hizkera, hainbat aldaera, guztietan ez da azeria agertzen, baina. Besteak beste, martxoa, deabrua, jauna... Beraz martxoko aroa ere badela ematen du. axarien ezteiak . L-Ainhoa / N-...
Iruzkinak
erabat ados zurekin, eta gainera, "uholde" hitza ez dugu bakarrik uraz ari garenean erabiltzen. Ez dio kalte gutxi egiten herri-euskara aberatsari, ez. Aturrialdean ere antzekoa gertatzen dela uste dut, ene datuen arabera beti: urak hartu, (urak) gainka egin ["gainka e'in 'ixu", adibidez. Arrantzaleen hizkerari ere beharbada begiratu ahal zaio...
Kristina.
Kristina.
bai, argazkia Zadorra aldekoa da. Uholdeekin uholdetzen gaituzte.
"Euskal Herriko mendebaldekook uriola berba kasik galdutakotzat ematen dugu..." irakurri dizut.
Nik hitz hori -"uriola"- ETBko kroniketatik ikasi dut. Alde horretatik, salbatuta dago. Aldiz, Donostialdean esaten zen "ujala" bai dagoela desagertzear, gazteek ez dute-eta ezagutzen. Sinonimoen hiztegian aurkitu dut "uhola" baina...
Tomax.
Badirudi gehienak hemendik datozela:
(h)ur + ol(d)e