Aro zitala?
Hemendik hartua Gaur, hilak 14, euria barra-barra. Euria erruz egingo du egun osoan eta, une jakin batzuetan, baliteke zaparrada handiak eta txingorra botatzea. Goizeko lehen orduetan elurra egingo du 600-700 m-tik gora, baina elur-mailak gorantz egingo du goizean eta gauean 1000 m ingurura helduko da. Gehienezko hozberoa 5 eta 10 ºC artekoa izango da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta iluntzetik aurrera zakartu eta zitaldu egingo da.